ZIUR
Zure enpresaren zibersegurtasunak kezkatzen zaitu?
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Gaurkotasuna
Gipuzkoako Foru Aldundiak 360.000 euro baino gehiagoko laguntzak jarri ditu abian enpresen zibersegurtasunerako
Gipuzkoako Foru Aldundiak 360.000 eurotik gorako zuzkidura duen laguntza-programa abiarazi du Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko. Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Sailak sustatutako dirulaguntza horiek bi lerro aurreikusten dituzte: zibersegurtasuna lurraldeko erakundeetan eta produktu industrial zibersegurua. Interesa duten enpresa txiki eta ertainek bi lerroetarako laguntzak eska ditzakete, bateragarriak baitira, baina eskaera desberdinak egin beharko dituzte. Era berean, aurtengo berritasun gisa, enpresa bakoitzaren gutxieneko muga 300.000 eurora igo da.
Jarraitu irakurtzenZIURek OT-ko sarbide pribilegiatuen kudeaketari buruzko tailerra eman du
Joan den apirilak 24an, ZIURek tailer teoriko-praktiko bat eman zuen Gipuzkoako enpresa industrialentzat, OT inguruneetako sarbide pribilegiatuen kudeaketan sakontzeko. ZIURen egindako topaketan zibersegurtasun industrialean adituak ziren 3 gonbidatuk hartu zuten parte: Unai Azurmendi, Wise Security Global enpresako business development; Fernando García, One Identity enpresako software prebentiboko ingeniaria, eta Daniel García, Wise Security Global enpresako analista eta aholkulari seniorra.
Jarraitu irakurtzenZIURek SEIMeko zibersegurtasun masterreko ikasleak prestatu ditu
Joan den apirilaren 23an, ZIURek SEIM informatika ikastegiko Zibersegurtasuneko aditu master pribatuko 15 ikasle hartu zituen bere instalazioetan, zibersegurtasun industrialaren arloko ezagutzak emateko.
Jarraitu irakurtzen