ZIURetik jende guztiaren eskura jarri nahi ditugu trafiko industrialaren atzemateak. Gure laborategian sortutako trafiko industriala da, eta industria instalazio baten ohiko komunikazioak erreproduzitzen saiatzen da, ondoren errazago aztertzeko, prestakuntza edo ikerketa arrazoiengatik.

Horrez gain, Fundazioaren laborategi industriala erabil daiteke, haren ekipamendua erabiliz, trafiko interesgarria sortzeko eta horrela egoera edo prozesu jakin bat erreproduzitzen saiatzeko.

HELBURU HORREKIN ZIURREN LABORATEGI INDUSTRIALA ERABILTZEKO, JARRI HARREMANETAN ziur@ziur.eus