19 Eka.

EuskalHack Security Congress IX

Ekainaren 19an eta 20an EuskalHack Security Congress IX topaketa egingo da Donostiako Olarain Ikastetxe Nagusian. ZIURek kongresuaren babesle gisa errepikatu du zilarrezko kategorian, zibersegurtasuna, hacking etikoa eta segurtasun digitalaren arloko kultura sustatzeko helburuarekin.

Donostiako Olarain Ikastetxe Nagusian
28 Api.

Eraldaketa digitalean aurrera egiteko tresnak eta laguntzak

Apirilaren 28an, ZIURrek Iraurgi Berritzenek antolatutako lan-saio batean parte hartuko du; bertan, enpresentzako dirulaguntza publikoak eta laguntza-programak aurkeztuko dira. ZIURrek, halaber, industria-enpresentzat martxan dituen zibersegurtasuneko zerbitzuak eta lan-ildoak aurkeztuko ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, SPRI Euskal Enpresa Garapenerako Agentziaren eta Gipuzkoako Industria Zibersegurtasun Zentroaren lankidetzarekin antolatutako jardunaldi honetan.

Basazabal Jauregia (Azpeitia)