Gipuzkoako zibersegurtasun industrialaren Behatokia

ZIURen Zibersegurtasun Industrialaren Behatokian, zibersegurtasun industrialaren mehatxuak eta horiei aurre egiteko tresnak behatu eta identifikatzen ditugu, Gipuzkoako enpresei dauden arriskuei kudeatzen laguntzeko. Horrek abantaila handia dakarkio sektore industrialari, erasotzailearen eta defendatzailearen arteko arrakala murrizten baitu.

Behatokiak elkarren artean integratuta dauden gaitasunak eta baliabideak ditu Gipuzkoako enpresei eragiten dieten mehatxuak, ahultasunak eta arrisku espezifikoak konpontzeko, gauzatzeko eta kudeatzeko.

Etengabeko zaintza

Mehatxuak, ahultasunak eta arrisku eszenarioak zaintzen ditugu

Zibersegurtasun industrialaren arloko mehatxuak, ahultasunak eta arriskuen eszenarioak etengabe zaintzeko prozesua da, hainbat iturri behatuz eta alderatuz egiten dena.

Gipuzkoako industriari eragiten dioten mehatxuei, ahultasunei eta arrisku espezifikoei buruzko ebidentziak antzeman, prebenitu eta zabaltzeko egiten da behatoki prozesua.

Zaintza teknologikoa

Eskura ditugun zibersegurtasun industrialeko irtenbideak behatzen ditugu

ZIURen Behatokiak, halaber, merkatuan dauden zibersegurtasun industrialeko irtenbideen zaintza teknologikoa egiten du.

Zibersegurtasun industrialeko teknologien handizkari, banatzaile eta fabrikatzaileekin harremanetan gaude, dauden irtenbideen funtzionalitateak eta onurak sakon ezagutzeko. Gainera, Laborategiaren bidez, irtenbideen balioztatze esperimentala egiten dugu, enpresentzako aholkularitza egin ahal izateko.

Horri esker, industriaren arloko Gipuzkoako enpresek eskura dituzten neurri teknologikoak ezagutu eta ulertzea lortzen dugu, neurri horiek benetan hartu nahi dituzten ala ez erabaki ahal izateko.

Adimen Zikloan oinarritutako metodologia

Behatokiak Adimen Zikloan oinarritutako metodologia bat du, bost oinarritan eraikitako prozesu bat dena, eta horrek informazioa bildu eta prozesatzeko ekintzak bideratzeko aukera ematen du, erabakiak hartzeko orduan integratu ahal izateko.

Adimen zikloaren bost faseen irudikapen grafikoa.

Adimen zikloa 5 fasetan dago eraikita:

  1. Zuzendaritza eta Plangintza:
    • Beharrak eta eskakizunak identifikatzea
    • Ekintzen plangintza egitea
  2. Bilketa:
    • Beharrak asetzeko sistemak ezartzea
    • Datuak biltzea
  3. Eraldaketa:
    • Bildutako datuak bahetzea
    • Datuak formatu egokietara eraldatzea
  4. Analisia eta Ekoizpena:
    • Informazioa ebaluatzea eta integratzea
    • Amaierako gomendioak
  5. Barreiadura:
    • Adimena bide egokietatik banatzea
    • Feedbacka

Nola funtzionatzen du?

Behatokiak hainbat tresna ditu, hala nola zibersegurtasuneko "feed"ak, apeuak, zundak, konpromiso adierazleak, joerak, ziberadimeneko prozesuak (Cyber threat intelligence) eta hainbat iturritako adimena.

Gainera, Behatokiak nazioarteko sareetan parte hartzen du. Une bakoitzeko egoerari buruzko lehen mailako informazioa lortzen dugu, baita interesgarriak diren metodologiei eta aurreikuspenei buruzkoa ere, bestelako informazioarekin batera. Hori egin ezean, Gipuzkoako enpresek nekez eskura dezakete informazio hori.

Enpresek eskura dituzten neurri teknologikoak ezagutu eta uler ditzakete, neurri horiek benetan hartu nahi dituzten ala ez erabaki ahal izateko

Zaintza teknologikoaren prozesuan, handizkari, banatzaile eta fabrikatzaileekin modu aktiboan egiten dugu elkarlana maketak, kontzeptu probak edo balio probak sortu eta zabaltzeko. Elkarlan horri esker, eskura dauden teknologien funtzionalitateak ezagutu, aztertu eta probatu ditzakegu.

Bildutako informazio guztiak arriskuaren eszenarioaren eta eskura dauden irtenbideen ikuspegia ematen digu. Ikuspegi hori ZIUReko arlo teknikoak aztertzen du, enpresetako zibersegurtasuneko neurriak, estrategiak eta ekintzak izaera prebentiboarekin definitzeko. Halaber, Zibersegurtasun Industrialeko Laborategian egin daitezkeen ikerketa eta esperimentazio jarduerak identifikatzen laguntzen digu

Zibersegurtasun Industrialeko Behatokia izatearen abantailak

ZIURen gaitasunak ez ezik, hirugarrenen informazioa ere barne hartzen dituzten behatokiaren prozesuen bidez, Gipuzkoako industriari eragiten dioten edo eragingo dioten mehatxuen testuingurua ulertzeko gai izango gara. Behatokiaren lana Gipuzkoako enpresei eragin diezaieketen zibererasoen eta mehatxuen prebentzioa hobetzera bideratzen dugu.

Arrisku eszenarioak guztiz ulertuz, barne ikerketarako ildo berriak identifika ditzakegu eta, ikuspegi pragmatiko batekin, lantaldeak sor ditzakegu aztergai izango diren ikuspegi eta joera berriak aurkitzeko.

Enpresek aurrean dituzten arrisku eszenarioak identifikatzea, dauden mehatxuak, Industria Kontroleko Sistemen (ICS) zibersegurtasunaren egoera orokorra eta industria sareen berezitasunak ezagutuz. Zaintza prozesuak ZIURen estrategiak eta baliabideak elikatzen ditu, zibereraso potentzialen prebentzioari edo arintzeari heltzeko.

Behatokiak aukera emango die Gipuzkoako enpresei industrian eragina duten mehatxu, ahultasun eta arrisku espezifikoei buruzko informazio garrantzitsu eta eguneratua eskuratzeko. Aukera emango die arriskuen kudeaketan aurrea hartzeko eta egungo eta etorkizuneko eszenarioen aurrera begirako ikuspegia izateko, erabakiak hartzeko.

Zibersegurtasun Industrialeko Behatokia konfiantza iturri da Gipuzkoako industriarentzat, eskaintzen duen informazioa analisi prozesu zuhur eta kontrastatu batetik sortzen delako.

Zibersegurtasun mehatxuak erabat ulertzeko egiten ditugun ahaleginei esker, ZIURek bere estrategiak eta baliabideak definitzen ditu (eta Gipuzkoako enpresen eskura jartzen ditu), lortutako ebidentzietan eta identifikatutako beharretan oinarrituta.

Jarduerak

  • Estatuko eta nazioarteko sareetan parte hartzea
  • Zaintza teknologikoa
  • Egoera eta joeren analisia
  • Sortutako datuen analisia eta hedapena

Zaintza

  • Mehatxuak
  • Teknologia
  • Araudiak
  • Joerak

Honakoak baliatzen ditugu lanerako:

  • Nazioarteko harremanak
  • Iturri espezialistak
  • Esperimentazio propioa
  • Elkarlana handizkari, banatzaile eta fabrikatzaileekin