Laborategia

Zer da

Zibersegurtasun Industrialeko Laborategia da gure funtsezko azpiegitura. Bertan, zibereraso baten eraginpean egon daitezkeen industria arloko osagaien, sistemen, prozesuen eta teknologien zibersegurtasun-probak egiten ditugu.

Industria-zibersegurtasunaren sektorean lan egiten duten enpresekin eta eragileekin lankidetzan aritzeko gune irekia da.

Laborategiaren azpiegiturak enpresa jakin batzuen sistemak, sareak eta industria-prozesuak erreproduzitzeko aukera ematen du, simulazio errealak sortzeko.

 

 

Jarduerak

Prozesu industrialen erakusketa

Gure Laborategia prestakuntzarako eta ikaskuntzarako lekua da. Gipuzkoako industria-enpresetako, teknologia-zentroetako, ezagutza-zentroetako eta esparru akademikoko, horien artean unibertsitateak eta lanbide-heziketako zentroak, kideen esperimentaziorako eta autoprestakuntzarako balio du.

Edozein prozesu industrial simulatzeko aukera ematen duten automatizazio- eta kontrol-gailuak ditugu, baita zibereraso-egoera posibleen aurrean eman beharreko erantzuna aztertzeko segurtasun-gailuak ere. Horretarako, hauek ditugu:

  • Laborategi presentziala. Hardware ekipamenduaren bidez prozesu industrial erreal baten aldagaiak jasotzen eta kontrolatzen dituzten maketetan oinarritua. Bertan, prozesu industrialetan eragina duten zibererasoak simulatu ditzakegu, eta horiek nola indartu ikus dezakegu, zibersegurtasun-industrialeko soluzioen bidez.
  • Laborategi birtuala. Software simulazio batean oinarritutako Purdue modeloaren beheko mailak ditu, baita 2. mailaraino ere.

Sareko segurtasuna

Sare industrialen segurtasunari dagokionez, gure laborategiak helburu hauek ditu:

  • Industria-sareetan garatutako edo ezarritako zibersegurtasun-neurri eta -funtzionalitate berriak probatzea.
  • Zibersegurtasun-mehatxu berari erantzuteko hainbat fabrikatzailek garatutako proposamenak ebaluatzea eta probatzea, alderatu ahal izateko.
  • Automatizazio- eta kontrol-sistemetarako zibersegurtasun-tresna berriak probatzea, industria-ingurune batean eraginkorrak diren ala ez egiaztatzeko eta alderatzeko.
  • Sare-arkitekturek eta babes-neurriek industria-prozesuan zer eragin duten egiaztatzea.

Gure Laborategiak azpiegitura malgua du, sareko elementu ugari egokitzeko eta Gipuzkoako industrian ohikoenak diren industria-prozesuak erreproduzitzeko.

Zibersegurtasun industriala

Automatizazio eta kontrol industrialeko osagaiak edo sistema osoak egiaztatzeko probak egiten ditugu.

Osagai, sistema edo produktu baten zibersegurtasuna, industria-instalazio batean nola hedatuta dagoen kontuan hartuta aztertzen dugu. Azken helburua egindako ezarpen-moduak zer ahultasun dituen detektatzea da. Gainera, osagai eta sistema bakoitzerako konfigurazio egokienak baloratzen ditugu.

Horrela, sistema zehatzen gaineko ahuleziak edo erasoak froga ditzakegu eta ondorioak erreplikatzen saia gaitezke, aldez aurreko urratsak eta emaitzak aztertuz, konpromiso-adierazleak, taktikak, teknikak eta eraso-metodoak sortzeko (IoC eta TTP).

Produkto segurtasuna

Ekoizpen-lerrotik hurbilen dauden industria-prozesuetako eragiketa-osagaien (sensorikatik kudeaketa-sarera) eta industria-sarera konektatuta egongo diren beste ekipo batzuen maila txikiko analisiak egin ditzakegu, zenbait teknologia erabiliz, PLC, RTU, HMI, SCADA edo MES.

Gure laborategiak aukera hauek ematen ditu:

  • Automatizazio- eta kontrol-sistemen osagaien berezko segurtasuna hobetzeko garatutako zibersegurtasun-funtzionaltasunak edo -neurriak probatzea eta ebaluatzea.
  • Zenbait fabrikatzailek zibersegurtasunarekin erlazionaturiko funtzionalitate bererako egindako proposamenak probatzea, ebaluatzea eta alderatzea.

ZIURetik industria-produktuetan zibersegurtasuna ebaluatzeko metodologia bat garatu dugu, eta metodologia horren pean hainbat kontrol aztertzen dira. Helburua industria-produktu baten zibersegurtasunaren lehen analisi diagnostikoa izatea da, gero, zibersegurtasunaren sektoreko enpresa espezializatuekin batera, fabrikatzaileari bere produktuaren xede den jarduera-sektorearen testuingurura egokitutako segurtasun-mailak lortzen laguntzeko.

Gure lankidetzari esker, Gipuzkoako industria arloko enpresek, fabrikatzen dituzten produktuen eta beren ekoizpen-sistemetan ezarriko dituzten gailuen zibersegurtasuna baloratu ahal izango dute.

Probak egiten ditugu

  • Zibersegurtasunerako teknologientzat
  • Industriaren arloko produktu propioentzat edo erositakoentzat
  • Osagaientzat
  • Sistementzat

Laborategian honakoak egiteko aukera izango duzu:

  • Erosi duzun produktu bati proba egitekoa
  • Proiektu pilotu bat egitekoa
  • I+G+b proiektuak garatzekoa