Zerbitzuak

ZIURetik bost zerbitzu desberdin eskaintzen ditugu Gipuzkoako industriei beren gaitasunak indartzen eta zibersegurtasunaren arloko estrategiak garatzen laguntzeko.

Bideraketarako aholkularitza

Enpresak bideratzeko aholkularitza eskaintzen dugu, industriari aplikatutako zibersegurtasunaren arloan.

Analisia, azterlanak eta behatokia

Gipuzkoako enpresetan eragina izan dezaketen zibersegurtasun industrialaren arloko mehatxuak ikusi eta identifikatzen ditugu. Gainera, joera teknologikoak eta sektorean garatzen diren arauak, estandarrak eta jardunbide egokiak aztertzen ditugu. Ezagutu Behatokia

Esperimentazio-proiektuak

Zibersegurtasun-teknologiak probatu eta aztertzen ditugu, baita produktuen, osagaien eta sistemen segurtasun-maila ere. Ezagutu Laborategia

Trebakuntza-tailerrak

Zibersegurtasun industrialaren arloan enpresen gaitasun teknikoak indartzera bideratutako trebakuntza-tailerrak antolatzen ditugu.

Sentsibilizazio-jarduerak

Sentsibilizazio-jarduerak gauzatzen ditugu Gipuzkoako industria- eta enpresa-ekosistemako hainbat eragilerekin lankidetzan, gure industria-sarearen zibersegurtasunaren arloko kontzientziazioa eta ezagutza indartzeko.