Industrial Cyber security Center-Gipuzkoa

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da, eta gure lurraldeko enpresa industrialen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzeko eta garatzeko helburua du, haien lehiakortasuna indartzeko.

Industria, Gipuzkoako oinarri ekonomiko garrantzitsuenetariko bat, teknologia txertatzeko prozesuan dago, bai ekoizpen prozesuetan, bai eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuetan.

Kontuan izan behar dugu konektibitate handiagoa izateak zaurgarritasuna areagotzen duela eta, zibersegurtasunaren ikuspegitik, gertakari bat jasateko arriskua benetakoa dela. Ez dago alarmistak izateko beharrik. Teknologia erabiltzeak dakartzan arriskuak kudeatu behar dira, besterik ez. Eta zibersegurtasunak arrisku horiek kudeatzen laguntzen digu.

Gure industriako ekoizpen prozesuak mailaz maila digitalizatzearen ondorioz, ezinbestekoa da zibersegurtasuna aintzat hartzea

Enpresa industrialak eta zibersegurtasunaren sektorea

ZIURek, fundazio publikoa izanik, enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen die. Konektatutako enpresa batek izan ditzakeen arriskuak ezagutzen laguntzen dugu. Ezagutza, hartu beharreko neurriak eta dauden baliabideak oinarritzat hartuz, enpresa industrialek beren zibersegurtasun estrategia partikularra gara dezakete.

Horrez gain, zibersegurtasunaren sektorea hazten ari da mundu mailan. Gainera, hain zuzen ere, Gipuzkoak zibersegurtasunaren arloko hainbat enpresa, prestakuntza eta espezializazio planetan zibersegurtasuna jasotzen duten unibertsitateak eta zibersegurtasunean lan ildoak eta ezagutza zabala duten zentro teknologikoak ditu.

Industriaren arloan sentsibilizazio handiagoa izanez gero, zibersegurtasunaren sektoreak bere zerbitzuak eskaini ahal izango ditu eta zerbitzu horiek baloratu ahal izango dira. Enpresek haien beharrak zenbat eta hobeto ezagutu, orduan eta errazago izango da zerbitzu eta teknologiak eskaintzea.

Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan dago Zentroa

Zentroa Etorkizuna Eraikiz gobernantza ireki eta elkarlaneko ereduaren barruan dago. Ekimen hori Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri zuen abian, lurraldearen etorkizuneko erronkak identifikatzeko eta horiei erantzun bat emateko, irtenbide zehatz, erreal eta eraldatzaileen bidez, sektore pribatuarekin, enpresekin, unibertsitateekin eta zentro teknologikoekin lankidetzan.

ZIURen bidez, Aldundiak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, zibersegurtasunarekin lotutako sentsibilizazioa eta kontzientziazioa areagotu nahi ditu, ezagutza sortu eta partekatu, eta gure ehun industrialari prebentzio neurriak txertatzen lagundu.

Zer ematen diegu enpresei?

Partner estrategiko eta aditu bat

Gero eta gehiago, produktuen eta zerbitzuen aurrerapena konektibitatean oinarritzen da, bai eta diseinatzen diren unetik informazioaren teknologiak txertatzean ere. Teknologia horiek berariazko arrisku berezi batzuk sortzen dituzte eta ez da erraza horiek kudeatzea, ezagutza eta gaitasun egokirik izan ezean.

ZIURen aztertu egiten ditugu gurekin harremanetan jartzen den enpresa industrial bakoitzaren eta haren sektorearen berezitasunak. Haien benetako egoera identifikatzen laguntzen diegu, babes neurri egokienak aplikatu ahal izan ditzaten. Arrisku, mehatxu eta testuinguru zehatzetan jartzen dugu arreta, zibersegurtasuneko gertakariak ahalik eta gehien prebenitzeko.

Zibersegurtasunean duten heldutasun maila alde batera utzita, Gipuzkoako enpresek partner estrategiko eta aditu bat aurkituko dute ZIURengan.

Balio proposamena

Independentzia eta fidagarritasuna

ZIUR industriari aplikatutako zibersegurtasunaren arloan erreferentzia independentea eta fidagarria izateko asmoarekin sortu zen. Zibersegurtasun industrialaren arloko prebentzio eta babesera bideratutako zentroa da, Gipuzkoako enpresa guztientzat eskuragarri dagoena.

Enpresa industrialek beren jarduerari aplikatutako zibersegurtasunari buruzko edozein zalantza argitu ahal izango dute, espazio neutral honi eta bertako eskarmentu handiko profesionalen taldeari esker.

ZIURen helburuak

ZIURen helburu nagusia da Gipuzkoako enpresa industrialen zibersegurtasuneko gaitasuna hobetzea, teknologia beren prozesu, produktu eta zerbitzuetan txertatzea erabakitzen dutenean.

Hedapena

1. helburua:

Ezagutzaren eta teknologiaren sorrera bultzatzea zibersegurtasunaren arloan.

Sentsibilizazioa eta prestakuntza

2. helburua:

Enpresen sentsibilizazioa eta prestakuntza.

Ikerketa eta esperimentazioa

3. helburua:

Zaintza teknologikoa, Zibersegurtasuneko Behatokia eta Laborategia.

Prebentzioa

4. helburua:

Prebentzio tresnak eskaintzea zibersegurtasun arloan.