Hornidura-katearen liburu zuria
ZIURen, Gipuzkoako industria sektoreari aplikagarri zaizkion zibersegurtasunaren arloko araudia, erregulazioa eta jardunbide egokiak aztertzeko eta identifikatzeko proiektu bat egin da.
Kontuan izan behar da hornikuntza-kateak ere eragin handia du industria berrian; izan ere, industria osatzen duten katebegiak eta bertan esku hartzen duten eragileak eragin estrategiko handiko elementuak dira erakundeen barruan. Horregatik, segurua, sendoa eta behar bezala kudeatua izan behar du, zibersegurtasuna kate osoan zehar kontuan hartuta.
Azterlan horren ondorioz, Liburu Zuri bat egin da, irismeneko herrialdeetan aplikatu beharreko araudi eta estandar guztiak biltzen dituena. Tresna honen helburu nagusia zibersegurtasunaren eragina eta aplika daitezkeen araudi eta legediak zein Gipuzkoako enpresa industrialek aplika ditzaketen estandarrak ezagutzearen garrantzia aztertzea da.