Atzealdea ZIURek Madrilgo RootedCON kongresuan parte hartu du
ZIURek Madrilgo RootedCON kongresuan parte hartu du
ZIURek, Rooted erakundeak Madrilen antolatutako RootedCON teknologia eta segurtasun informatikoaren inguruko XIV. batzarrean parte hartu zuen. Bertaratutako 6.000 profesional pasatxok, zibersegurtasunaren arloko ahultasun, eraso eta joera nagusiei buruzko ezagutza partekatu zuten.
Rooted erakundeak antolatutako ekitaldiak, zibersegurtasunean aditu diren 120 hizlari izan zituen, bai eta erakunde publikoetako zein Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako ordezkariak ere.
Zentzu horretan, ZIUReko zuzendari nagusia María Penillak, 'Erakunde ezberdinen ikuspuntua ziberistilu moten inguruan' mahai-inguruan parte hartu zuen, honako aditu hauekin batera: Francisco Alonso Batuecas, CETSEko IKT azpiegitura eta segurtasuneko burua; Alexandre Rodríguez, Nordex Group-eko teknologia eta zibersegurtasunean aditua; Marcos Gómez Hidalgo, INCIBEko zuzendariordea eta CISOa; eta Daniel González, Zerolynx-eko sortzaileetako bat eta COOa eta ISACA Madrid Chapter-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea.