Atzealdea ZIURek SEIMeko zibersegurtasun masterreko ikasleak prestatu ditu

2024 / 04 / 23
ZIURek zibersegurtasun industrialaren arloko ezagutzak irakasteko helburuarekin  SEIM informatika ikastetxean Zibersegurtasunean aditua master pribatua ikasten ari diren 15 ikasle hartu zituen bere instalazioetan apirilaren 23an.

ZIURek SEIMeko zibersegurtasun masterreko ikasleak prestatu ditu

ZIURek zibersegurtasun industrialaren arloko ezagutzak irakasteko helburuarekin SEIM informatika ikastetxean 'Zibersegurtasunean aditua’ master pribatua ikasten ari diren 15 ikasle hartu zituen bere instalazioetan apirilaren 23an. 

Maria Penilla, ZIUReko zuzendari nagusiak eta, Iñaki Torrecila eta Iker Izaguirre, ZIUReko zibersegurtasuneko adituek, industria-segurtasuneko arkitekturei, industria-zibersegurtasuneko araudiei eta estandarrei inguruko prestakuntza-saio bat eman zuten, baita horiek azpiegitura kritikoen babesean duten aplikazioari buruz ere. Gainera, Modbus, DNP3 eta OPC protokoloen aurkako erasoen aurkako babesari buruz hitz egin zuten, eta teknologia berriak eta joerak ezagutarazi zituzten.

Aldi berean, ZIUReko adituek Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren jardueraren berri eman diete ikasleei. Era berean, zentroak ekosistemako enpresa eta eragileei eskaintzen dizkien sentsibilizazio eta prestakuntza-jardueren balioa nabarmendu dute, besteak beste, LHko eta batxilergoko ikastetxeena, baita lankidetzan aritzen den unibertsitateko graduondokoena eta masterrena ere. SEIMen kasuan, ZIURek Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko goi-mailako ikasleei ere eman dizkie prestakuntza aurreko urteetan.