Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
UNECE/R155 zibersegurtasuneko araudia- Automobilgintza sektorea
2024/03/ 20
Txosten honen helburua da automobilgintzaren sektoreari ezagutzera ematea ibilgailuen fabrikazioan eragina izango duen UNECE/R155 zibersegurtasuneko Europako araudia, 2024ko uztailaren 1eko nahitaezkotasunari begira nola aplikatu ere jakin dezaten. Europako arau-esparru horren helburua da ibilgailuetan gutxieneko zibersegurtasun-baldintzak bermatzea.
Txostena ikusiKonputazio kuantikoa industria-inguruneetan inguruko txostena
2024/02/ 22
Txosten honen bidez, industria-sektorea kontzientziatu nahi da zibersegurtasunaren esparruan konputazio kuantikoak duen gaitasunaz. Teknologia honek onura ugari ekartzen dituen arren, segurtasun informatikoaren munduan ere arrisku handia dago. Horregatik, ZIURek zibererasoen hobekuntza erregistratzeko aukeraz ohartarazi du euskal industria.
Txostena ikusiAdimen Artifizialaren erabilera OT ingurune bateko segurtasun tresnetan txostena
2024/02/ 13
Txosten honen helburua da industria-sektorea kontzientziatzea, zibersegurtasunaren arloan adimen artifiziala erabiltzeak dituen alde on eta txarrei buruz. Teknologia honek onura ugari ekartzen dituen arren, segurtasun informatikoaren munduan ere arrisku handia dago. Hori dela eta, ZIURek zibererasoak hobetzeko aukeraz ohartarazi du euskal industria.
Txostena ikusi2024ko prospekzioak industria-sektorerako txostena
2024/01/ 10
ZIUR txostenaren bidez, datorren urterako zibersegurtasunaren esparruan identifikatutako joerak partekatu nahi dira industria-sektorearekin. Bertan, besteak beste, Adimen Artifizialaren eta industria-inguruneetako konputazio kuantikoaren aurrerapenen analisia jasotzen da.
Txostena ikusiZiberinteligentzia txostena: Industria sektorea 4Q 2023
2023/12/ 28
Txosten honen helburua da industria-sektoreko erakundeei laguntzea prebentzio-neurri egokiak hartzen edo jarduera-protokolo egokiak prestatzen, baldin eta zibereraso baten eragina jasango balute arintze- edo euste-lanak egitea eskatzen badute.
Txostena ikusiRolak kudeatzeko sistemari buruzko txostena
2023/11/ 29
Txosten honen helburua da industria-sektoreko erakundeei laguntzea beren erakundean roletan oinarritutako Sarbidea Kontrolatzeko Sistema (RBAC) modu eraginkor eta seguruan ezartzeko beharrezko neurriak hartzen.
Txostena ikusiHitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.