Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Atzealdea 2024ko prospekzioak industria-sektorerako txostena

Erasoen kopuruak gora egin du nabarmen, eta 2023an erasoak oso konplexuak izan dira. Hori dela eta, industria-sektoreko erakunde gehienek kezka komunaren sentimendua dute, beren sistemak babestu nahi baitituzte 2024an sortuko diren eraso berrietarako prest egoteko.

"ITko gastu globala 5,1 bilioi dolarrekoa izango da 2024an, % 8ko igoerarekin 2023ko datuekin alderatuta, batez ere hodeian eta zibersegurtasunean egindako inbertsioek bultzatuta"

Gartner

2024ko prospekzioak industria-sektorerako txostena

Erasoen kopuruak gora egin du nabarmen, eta 2023an erasoak oso konplexuak izan dira. Hori dela eta, industria-sektoreko erakunde gehienek kezka komunaren sentimendua dute, beren sistemak babestu nahi baitituzte 2024an sortuko diren eraso berrietarako prest egoteko.

Kezka horren arrazoi nagusietako bat teknologia berrien gorakada da, hala nola Adimen Artifiziala, egunetik egunera gero eta gehiago agertzen baita industria-sektoreko erakunde askoren prozesuetan. Hala ere, teknologia hori ziberdelitugileek eskura dituzten tresnen artean ere badago, eta erakundeak behartzen ditu gaur egun beren sistemetan teknologia horren aurrean ezarritako neurrien baliozkotasuna berrikustera.

AURKIBIDEA

  1. Sarrera
  2. Adimen Artifizialaren gorakada
  3. Arau-aldaketak
  4. Zero Trust arkitektureen handitzea
  5. Hornidura-katearen aurkako erasoak
  6. Ondorioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.