Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Atzealdea UNECE/R155 zibersegurtasuneko araudia- Automobilgintza sektorea

Automobilgintzaren sektoreko digitalizazioa dela eta, gero eta ohikoagoa da ibilgailu berrietan funtzionalitateak eta sistemak sartzea, hala nola hurbileko sentsoreak edo ibilgailuen arteko interkonexiorako sareak, eta horrek nabarmen handitzen ditu zibersegurtasunari lotutako arriskuak. Ondorioz, Europa mailan arau-esparru bat garatzen ari da, ibilgailuek gutxieneko zibersegurtasun-baldintza batzuk betetzen dituztela bermatzeko.

"Automobilgintza sektoreko eragile askok gutxienekoa bilatzen dute zibersegurtasunean. Aitzitik, arlo horretan haratago doazen enpresak bezeroek, langileek, iritzi publikoak eta inbertitzaileek sarituko dituzte"

Gartner

UNECE/R155 zibersegurtasuneko araudia inguruko txostena- Automobilgintza sektorea

Automobilgintzaren sektoreko digitalizazioa dela eta, gero eta ohikoagoa da ibilgailu berrietan funtzionalitateak eta sistemak sartzea, hala nola hurbileko sentsoreak edo ibilgailuen arteko interkonexiorako sareak, eta horrek nabarmen handitzen ditu zibersegurtasunari lotutako arriskuak. Ondorioz, Europa mailan arau-esparru bat garatzen ari da, ibilgailuek gutxieneko zibersegurtasun-baldintza batzuk betetzen dituztela bermatzeko.

Ildo horretan, txosten honen helburua da automobilgintzaren sektoreari ezagutzera ematea ibilgailuen fabrikazioan eragina izango duen UNECE/R155 zibersegurtasuneko Europako araudia, 2024ko uztailaren 1eko nahitaezkotasunari begira nola aplikatu ere jakin dezaten.

AURKIBIDEA

  1. Sarrera
  2. WP.29 eta UNECE/R155
  3. Onartzeko prozesua
  4. UNECE/R156 eta ISO/SAE 21434
  5. Ondorioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.