Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Rolak kudeatzeko sistemari buruzko txostena
"Sarbideen eta baimenen kudeaketa hobetzeko eta sinplifikatzeko, modu zentralizatuan kudea daitezke, roletan oinarritutako Sarbidea Kontrolatzeko Sistema (RBAC) ezarriz"
ZIUR Fundazioa
Rolak kudeatzeko sistemari buruzko txostena
Txosten honen helburua da industria-sektoreko erakundeei prebentzio-neurri egokiak hartzen laguntzea, enpresaren rolen kudeaketaren sistema behar bezala sortzeko.
Industria-erakundeetan dauden IT eta OT sistemen konektibitatea handitzea eta lehendik dauden sistemetan funtzionaltasun berriak txertatzea erronka berria da industria-sektoreko erakundeentzat, sistema horietarako sarbide segurua bermatzeaz gain, erabiltzaileek konpainiaren barruan duten funtzioaren arabera esleitutako funtzioak soilik bete ahal izateko beharrezko mekanismoak inplementatu behar baitituzte.
Aurkibidea
- Sarrera
- Rolak kudeatzeko sistema baten printzipioak
- Ereduak
- RBAC eta ABAC
- Gomendioak
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.