Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Ziberinteligentzia txostena: Industria sektorea 4Q 2023
"Active Directoryren aurkako erasoen gorakada nabari da"
ZIUR Fundazioa
Ziberinteligentzia txostena: Industria sektorea 4Q 2023
Urteko laugarren hiruhilekoaren ezaugarri nagusia online salmenten bolumen handia da, eta enpresa askoren balantze ekonomikoetan pisu handiena duen merkataritza-etapa da. Mehatxu-eragileak ez dira errealitate horretatik kanpo geratzen, eta urtero-urtero egiaztatzen da haien jarduera areagotu egiten dela urte-sasoi honetan.
Horregatik, txosten honetan azalduko da zein diren Gabonetako kanpainetan gehien erasandako industria-sektoreak: Black Friday edo Cyber Monday. Era berean, eraso bakoitzaren helburuak azalduko dira, ziberkriminalek kasu bakoitzean erabiltzen duten metodologiaren arabera.
AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. Online salmenta gehien erregistratzen diren hiruhilekoaren arrisku zibernetikoak:
- Ziberdelikuenteen sektore objektiboak
- Zibereraso mota ohikoenak
3. IT azpiegitura industriatik hodeira migratzea, jomugan:
- Euskadi, azpiegitura digitalen etorkizuneko hub
- Hodeiko segurtasun-puntu kritiko nagusiak
- Active Directoryren aurkako erasoen gorakada
- Hodeiko segurtasunari buruz kontuan izan beharreko alderdiak
4. 4. hiruhilekoko segurtasun-arrakala garrantzitsuenak:
- Zaurgarritasuna Http/2 Rapid Reset
- Zaurgarritasuna Citrixbleed
5. Ondorioak eta gomendioak
6. Glosarioa
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.