ZIUR
Zure enpresaren zibersegurtasunak kezkatzen zaitu?
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Gaurkotasuna
Eraso oldeen aurrean zibersegurtasun arloko defentsak egokitzen laguntzen die ZIURek industria-enpresei
Gipuzkoako 6.990 enpresa inguruk zibersegurtasunarekin erlazionatutako gorabeheraren bat jasan zuten 2023an, eta datu horrek handitzen jarraituko du. Hori dela eta, bihar izango den Interneten Munduko Eguna dela eta, ZIURek, Foru Aldundiaren esku dagoen Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, lurraldeko enpresak zibersegurtasunaren garrantziaz kontzientziatu nahi ditu enpresak, esparru horretan duten heldutasuna hobetzeko laguntza eskainiz.
Jarraitu irakurtzenZIURek 5Garen ezarpena zibersegurua izan dadin gomendioak jasotzen dituen txosten berria kaleratu du
ZIURek 5G sareak industria-inguruneetan izeneko txosten berria kaleratu du. Bertan, hura agertzeak telekomunikazioen munduan eragina duten aurrerapen handiak jorratzen ditu, baina sor daitezkeen zibersegurtasun arazoez ere ohartarazten du. Horrela, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, azpiegiturak babesteko eta era guztietako arazoak saihesteko zenbait gomendio eman dizkio euskal industriari.
Jarraitu irakurtzenGipuzkoako Foru Aldundiak 360.000 euro baino gehiagoko laguntzak jarri ditu abian enpresen zibersegurtasunerako
Gipuzkoako Foru Aldundiak 360.000 eurotik gorako zuzkidura duen laguntza-programa abiarazi du Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko. Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Sailak sustatutako dirulaguntza horiek bi lerro aurreikusten dituzte: zibersegurtasuna lurraldeko erakundeetan eta produktu industrial zibersegurua. Interesa duten enpresa txiki eta ertainek bi lerroetarako laguntzak eska ditzakete, bateragarriak baitira, baina eskaera desberdinak egin beharko dituzte. Era berean, aurtengo berritasun gisa, enpresa bakoitzaren gutxieneko muga 300.000 eurora igo da.
Jarraitu irakurtzen