ZIUR
Gure industriari laguntzen diogu bere zibersegurtasunarekin
Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da. Enpresa industrialei zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak indartzen laguntzen diegu, eta sektoreak gure lurraldean duen garapenari laguntzen diogu.
Lagun zaitzakegun jakin nahi duzu? Hemen ikus ditzakezu eskaintzen ditugun zerbitzuak
Enpresa bat kudeatzen edo zuzentzen baduzu, haren IKT sistemen eta/edo segurtasunaren arloan lan egiten baduzu edo zure jarduera eragiketen eta ingeniaritzaren arloetan garatzen baduzu, gure zerbitzuak baliagarriak izan daitezke. Gure zerbitzuek nola lagun zaitzaketen ulertzen lagunduko dizugu, zuen egoera kontuan hartuta.

Zibersegurtasuneko laborategia
2021eko urtarrilean gure Zibersegurtasun Industrialeko Laborategi aurreratua inauguratu genuen. Laborategi hau Gipuzkoako industria-sareko profesionalen eta industria-sektoreari aplikatutako zibersegurtasuneko gaitasunen garapenean aktiboki parte hartzen ari diren agente guztien eskura dago: zentro teknologikoetako eta zibersegurtasuneko enpresetako profesionalak, eta ikastetxeetako ikasleak. Laborategiak hainbat teknologia, sistema eta osagai probatzeko aukera ematen du. Horrela, gure ezagutza eta zibersegurtasunaren arloko produktuak eta teknologiak probatzeko prest dauden industria-eremuko guztiena handitzen dugu.

Behatokia
Zibersegurtasun Industrialaren Behatokian zaindu egiten ditugu, bai gure Lurraldeari eragin diezaioketen zibersegurtasunaren arloko mehatxuak, bai Gipuzkoako enpresei arriskuei aurre egiten lagun diezaieketen irtenbideak (teknikoak edo bestelakoak).
Gaurkotasuna
Zibersegurtasun Rating-a proiektuari buruzko txosten berria eskuragarri
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, lurraldeko 40 enpresak parte hartu duten Zibersegurtasun Ratinga proiektuari buruzko txosten berria argitaratu du apirilean. Gipuzkoako gainerako industria-erakundeentzat ere balio dezake dokumentuak, ekimen honen barruan lortutako ondorioez balia baitaitezke.
Jarraitu irakurtzenAspegik eta ZIURek zibersegurtasuna hurbildu diete Gipuzkoako emakume enpresaburuei
ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta ZIUR Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sustatutako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, lankidetza-etapa ireki dute Aspegiko bazkideei beren enpresak zibererasoen aurrean babesten laguntzeko.
Jarraitu irakurtzenAldundiak 400.000 euro bideratuko ditu 2022an Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko
Programaren helburua da industria-enpresen artean ezagutza-maila hobetzea eta zibersegurtasun-neurrien ezarpena sustatzea, bai eta zibersegurtasunaren sektorean lan egiten duten enpresen ibilbidea indartzea ere. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da.
Jarraitu irakurtzenJarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu
Eremu hauetako batekoa bazara, zertan lagundu diezazukegun edo elkarlanean nola jardun dezakegun azalduko dizugu.
- Enpresa industrialak
- Prestakuntza Zentroak, Unibertsitateak eta Zentro Teknologikoak
- Garapen agentziak, enpresa agentziak eta klusterrak
- Zibersegurtasunaren sektoreko enpresak eta eragileak