Atzealdea IndustrySec 2024 ekitaldiak badu data!

2024 / 07 / 17
Itzuli da Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko urteko ekitaldirik handiena. Aurreko edizioetan bezala, Gipuzkoa nazioarteko biltzarrak ekosistemako diziplina anitzeko eragileak bilduko ditu, sektorearen azken joerei buruzko ikuspegia emateko.

IndustrySec 2024 ekitaldiak badu data!

Itzuli da Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko urteko ekitaldirik handiena. Aurreko edizioetan bezala, Gipuzkoa nazioarteko biltzarrak ekosistemako diziplina anitzeko eragileak bilduko ditu, sektorearen azken joerei buruzko ikuspegia emateko.

Zehazki, IndustrySec-ek teknologia-, industria- eta lege-arloko dozena bat ahots aditu izango ditu, eta zibersegurtasuneko egungo erronkei buruzko ikuspegia emango dute, hala nola zibersegurtasunaren eremuari aplikatutako adimen artifiziala (CISO), Europako NIS2 araudi berriak planteatzen dituen erronkei eta aukerei buruzko eztabaida, eta industria-produktuaren zibersegurtasunaren ebaluazio-prozesuan duten esperientzia kontatuko diguten 4 enpresa industrialen parte-hartzea.

Azken horiei dagokienez, ZIURek aholkatutako eta lagundutako nazioarteko enpresak dira, eta ZIURek gidatutako industria-produktu zibersegurua ziurtatzeko proiektuan parte hartu dute.

Erreserbatu data! Izen-emateak irailaren 13an irekiko dugu, https://gipuzkoaindustrysec2024.eus webgunean.