Gardentasuna

ZIUR fundazio publiko bat da, nagusiki Gipuzkoako Foru Aldundiak eratua eta Donostiako Udalaren ekarpena duena.

ZIUR izaera publikoko fundazio gisa eratzeak berekin dakar zenbait betebehar betetzea gardentasunaren, publizitatearen eta informaziorako sarbidearen arloan. Betebehar horiek Estatuko legerian eta gaia arautzen duen foru araudian daude ezarrita. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak oinarrizko moduan arautzen ditu elementu horietako batzuk, eta bereziki azpimarratzen ditu euskal sektore publikoko fundazioak, oro har urteko kontuak argitaratzeko betebeharretik harago.

ZIUR Fundazioa Gipuzkoa Irekiari atxikita dago, Gipuzkoako Gobernu Irekiaren plataforma bateratuari. Gardentasunari buruzko material guztia hemen aurkituko duzu: www.gipuzkoairekia.eus.