Egitekoa

Gipuzkoako enpresen zibersegurtasun industrialeko gaitasuna indartzea du egiteko gisa

ZIURen helburua da lurralde gisa ditugun gaitasunak indartzea fabrikazio aurreratuaren arloan eta, bereziki, zibersegurtasun industrialean, sektore teknologikoaren garapena bultzatuz eta Gipuzkoako enpresa industrialen lehiakortasuna eta nazioarteko kokapena indartuz.

Ikuspegia

 

ZIURen helburuek adierazten dute jarraitu beharreko bidea:

Zibersegurtasunaren arloan eta prebentzioaren ikuspegitik, Gipuzkoako enpresa industrialentzako erreferentzia independente eta fidagarria izatea.

Industriari aplikatutako zibersegurtasunaren problematika Gipuzkoako industria ehunera hurbiltzea, pentsamendu kritikoa sortzeko, entzute aktiboa erabiliz.

Baliabideak haien eskura jartzea, informazioaren eta eragiketen teknologiak integratzearen ondorioz behar den prebentzio eta babes maila handitzeko.

 

Zibersegurtasun industriala sustatzea, produktuen eta zerbitzuen garapenaren balio erantsi gisa.

Eragileekin elkarlaneko harremana izatea, izaera praktikoa hartuz esperimentazioaren, behaketaren eta ezagutza partekatuaren bidez.

Etengabeko ezagutza eta espezializazioa garatzea, esperimentazioaren, ZIUR taldearen trebakuntzaren eta eragile esanguratsuekiko harremanaren bidez.

ZIUR nazioarteko erreferentzia gisa kokatzea zibersegurtasun industrialaren arloan.

Erreferentzia independentea eta fidagarria, enpresei erantzunak aurkitzen eta zibersegurtasunaren arloko estrategia gidatzen lagunduko diena

Balioak

ZIURen jarduera lurraldean errotuta dauden eta bertako sektore industrialaren bereizgarri diren balioetan oinarritzen da:

Erreferentzialtasuna

ZIURek, haren jarduera eta baliabide guztiekin, arreta jartzen du zibersegurtasunaren arloan enpresa industrialentzat balioa duten jardueren garapenean, nazioarteko estandarrekin.

Gardentasuna

Lan eremuak eta horien emaitzak enpresen esku jartzen dira, proposatutako egituran sartzeko prozesuan adostutako baldintzetan.

Berrikuntza

Berrikuntzaren ikuspegia martxan jartzen den unetik beretik hartzen da aintzat, bai eta haren jarduera eta egituretan ere.

Efikazia: eraginkortasuna + efizientzia

ZIURek egiten duen lanak balioa ematen die enpresen prozesu erabakigarriei, enpresek balio handia eman diezaioten.

Hurbiltasuna

Arrisku teknologikoen kudeaketari aurre egitea erronka handia izan daiteke, gaian aditua izan ezean. Gainera, segurtasunaz ari garenean, konfiantza funtsezko elementua da. Hori dela eta, enpresengandik gertu gaude, ZIURengana heltzea ahalik eta gehien erraztuz, eta erantzun azkarra eta egokia bermatuz.

Pragmatismoa

Industriaren munduan, erabilgarritasun maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta baliotsuagoa da irtenbideak bilatzea eta ezartzea. Hori dela eta, lan egiteko dugun moduaren helburua da ahalik eta erabilgarritasun eta aplikagarritasun mailarik handiena lortzea ZIURek enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu eta jardueretan.