Nori zuzenduta dago Zibersegurtasun Industrialeko Laborategia?

ZIURen Laborategia enpresen, teknologia zentroen, jakintza zentroen, lanbide heziketako
zentroen, fabrikatzaileen eta
Gipuzkoako industria ehunaren jarduerarekin lotutako erakundeen
eskura dago.

Zer ekarpen egin dezake Laborategiak?

Industriaren arloko enpresei

Industriaren arloko enpresek baliabideak izango dituzue zuen produktuak eta interesgarriak
diren hirugarrenen produktuak probatzeko.
Probak ZIUReko taldeak egin ahal izango ditu, edo
zentroan elkarlanean diharduten beste eragile batzuen bidez ahal izango dira, hala nola Teknologia Zentroetako eta Unibertsitateetako talde espezialisten edo enpresa espezializatuen bidez.

Azken kasu horretan, ZIURen laborategiak instalazio espezifikoak eta ekipamendua eskaintzen
ditu, bai eta langile propioak ere, zeinak proba, kontraste eta aholkularitza prozesu horietan
elkarlanean arituko diren.

Zibersegurtasunaren arloko enpresei

Alde batetik, industriaren arloko enpresei Laborategiko zerbitzuakeskaini ahal izango
dizkiezue, instalazioa erabiliz.
Hau da, Laborategia zuen prozesuetarako erabili ahal izango duzue eta, gainera, zuen zerbitzu eta produktuen eskaintzan txertatu ahal izango duzue.

Bestalde, lehen mailako azpiegitura denez, zuen eskaintzaren konfigurazioan aurrera egin ahal izango duzue, enpresak zibersegurtasun industrialaren merkatuan duen posizionamendua azpimarratuz.

 

Teknologia Zentroei

Teknologia Zentroen kasuan, ikertzeko gaitasuna indartu egiten da ZIURen puntako ekipamendua erabiltzeko aukerari esker. Orain beste elementu bat gehiago balia dezakezue ikerketa prozesuan zehar kontrasteak egiteko.

Laborategiaren konfigurazioari esker, industriaren arloko enpresek prozesuan parte hartzea
errazteko prestatutako gune batean egin ahal izango duzue transferentzia.

Enpresek, Zentroaren azpiegituraren beraren bitartez, merkatu industrialean zibersegurtasunarenikuspegitik identifikatutako arazoak, beharrak eta eskakizunak definitzen dituzte.

Mundu akademikoari

Mundu akademikoak, esaterako Unibertsitateek eta Lanbide Heziketak, ikaskuntza praktikorako gune bat aurkituko duzue Laborategian. ZIURek honelako azpiegitura baterako sarbidea ematen dizue, ez baita erraza horrelakoak aurkitzea eta erabiltzeko aukera izatea.

Laborategiak zibersegurtasunaren arloko prestakuntza-interesak eta -beharrak uztartzen dituzten jarduerak aurreikusten ditu, haren ohiko jarduerarekin lotutakoak.

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko taldea hurbilekoa da, elkarlanean trebea. Tailerretan parte hartu nahi baduzu, probak egin nahi badituzu edo proiektu berriak garatu nahi badituzu,

jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.