Nola lagun diezadake ZIURek?

Ezagutu zure enpresak ZIURen zein zerbitzu behar dituen, zuen egoera kontuan hartuta.

Aukeratu zuen egoera:

  • Araudi berriak, jardunbide egokien ziurtagiriak eta abar ezagutu nahi ditugu
  • Prozesuak digitalizatuko ditugu edo digitalizatzen ari gara, eta zibersegurtasuna kontuan hartu nahi dugu
  • Ez dakigu zer arrisku mailaren eraginpean gauden
  • Hutsetik abiatzen gara
  • Zibersegurtasun plan bat egin nahi dugu
  • Zibersegurtasunaren kultura sustatu nahi dugu enpresan

Hauek dira behar dituzuen zerbitzuak:

  • Autodiagnostikoa
  • Behatokia
  • Beste erakundeekiko harremanak
  • Bideraketarako aholkularitza
  • Laborategia
  • Sentsibilizazio jardunaldiak
  • Trebakuntza tailerrak

 Lagunduko dizu:

Garatu beharreko proiektuaren ikuspegia ezagutzeko eta kontrastatzeko aukera izango duzu, zibersegurtasunari dagokionez.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Digitalizatzeko modua pentsatzen lagunduko dizu, zibersegurtasuna prozesuan txertatuz.
  • Aholkularitza ematen dizugu beharrak identifikatzeko.

 Teknikaria bazara:

  • Digitalizazioa eta zibersegurtasuna IT/OT sistemetan nola uztartu jakiten lagunduko dizu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Zibersegurtasunari buruzko ezagutza zabalduko duzue, zuen digitalizazio proiektuaren irismenarekin zerikusia izan dezaketen prestakuntza saioekin edo gai bakarreko saioekin.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Prestakuntza jardunaldi baten bidez, proiektuan esku hartzen duen taldeak zibersegurtasunaren arloan duen sentsibilizazioa indartuko duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza jardunaldi batera joango zara, ezarri nahi den digitalizazio proiektuan integratzeko.
  • Jardunaldi horiek sistemen taldearentzat eta eragiketen taldearentzat dira.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Zuen enpresak gune bat izango du, digitalizazio proiektu bakoitzerako beharrezkoak izan daitezkeen zibersegurtasun probak egiteko.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Prozesuak digitalizatzeko proiektua produkzioari eragin gabe garatzeko gune kontrolatu bat izango duzu.

 Teknikaria bazara:

  • IT/OT zibersegurtasun probak gune kontrolatu batean egin ahal izango dituzu, produkziotik kanpo.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Gune honetan, antzeko bizipenak izan dituzten enpresekin harremanetan jarri ahal izango zarete. Zibersegurtasuneko adituak identifikatuko dituzue, digitalizazioan lagun zaitzaten, zibersegurtasunarekin lotutako berme guztiekin.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Erakunde eta/edo zerbitzu hornitzaileekin harremanetan jarriko zara, digitalizazio proiektuetan zibersegurtasuna aintzat hartu dutenekin.

 Teknikaria bazara:

  • Konfiantzazko gune bat izango duzu, zure zalantzak argitzeko eta beste enpresa eta zibersegurtasun zerbitzu batzuen bizipenen berri izateko.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Neurrira egindako tailerrak. Horiei esker, enpresak bere taldea trebatu ahal izango du, digitalizazio proiektua ongi gauzatzeko garrantzitsuak diren alderdietan.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Digitalizazio proiektuan diharduen lantaldea trebatu ahal izango duzu, zibersegurtasuna lantzen duen tailer baten bidez.

 Teknikaria bazara:

  • Digitalizazio proiekturako trebatu ahal izango zara, zibersegurtasuna lantzen duen tailer baten bidez.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Zuen abiapuntua zein den jakiten. Benetan zein egoeratan zaudeten ikusiko duzue, erreferentzia esparru bat baliatuz.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Zibersegurtasunaren arloko inbertsioak defendatzeko argudio sendoak eskuratuko dituzu. Egungo zibersegurtasun mailaz jabetuko zara eta gabeziak identifikatuko dituzu.
  • Zer heldutasun maila nahi duzuen jakingo duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Prestakuntza behar handiena zer arlotan dagoen identifikatuko duzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

ZIURek zibersegurtasunaren arloko gai zehatzen inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Erakundearen zuzendaritzari eragiten dioten ohiko arazo eta delituei buruzko prestakuntza jasoko duzu, hala nola iruzurrei buruzkoa.

 Teknikaria bazara:

  • IT eta OT arloetako zibersegurtasun arazo ohikoenak ezagutuko dituzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Barne mailan informazio garrantzitsua partekatzen, enpresak barne ekintzen plana sortu ahal izan dezan.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Benetako arriskuak gainetik ezagutuko dituzu.
  • Zibersegurtasuneko inbertsioa ardazten lagunduko dizu. Zure zibersegurtasun maila hobetzeko lehentasunak identifikatuko dituzu.

 Teknikaria bazara:

  • Zibersegurtasunaren arloko gaurkotasuna ezagutuko duzu.
  • Prestakuntza plan bat sortzeko balioko dizu, bai IKT segurtasun sailerako, bai OT arloko mantentze lanen sailerako.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Hainbat langile trebatzen, etorkizunean zibersegurtasunaren arloko proiektuei ekiteko.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Aukera ona da langileak zibersegurtasunarekin lotutako hainbat alderditan eguneratuta egoteko.
  • Egungo araudiak eta enpresek aurre egin beharreko etorkizuneko erronkak ezagutuko dituzu.

 Teknikaria bazara:

  • Aukera ona da langileak ikasi behar dituzten gaietan trebatzeko edo espezializatzeko.
  • Babesteko mekanismoak ezagutuko dituzu eta eskura dituzun teknologiak erakutsiko dizkizugu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Proiektu bat abiarazi aurretik zalantzak argitzeko gunea da, ideiak argi dituzuela has zaitezten.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Lehentasunak identifikatuko dituzu.
  • RFP (zibersegurtasuneko proiektu baterako proposamen-eskaera) bat egiteko laguntza izango duzu.
  • Zehaztutako plana talde independente batekin kontrastatu ahal izango duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Zibersegurtasun plana zehaztean sortzen diren zalantza guztiak argituko dituzu.
  • Zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu.
  • Lehentasunak identifikatuko dituzu.
  • Eskura dauden teknologiak ezagutuko dituzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Ziur jakingo duzu, heldutasunari dagokionez, gaur egun duzuen egoera zein den, bai eta zibersegurtasun planaren helburuak zeintzuk izan behar diren.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Planak arreta zer eremutan jarri behar duen zehazten lagunduko dizu.

 Teknikaria bazara:

  • IT eta OT arloen segurtasun maila ezagutuko duzu, bai eta zibersegurtasun planarekin hobe daitezkeen ahulguneak ere.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Aurrera eraman nahi duzuen zibersegurtasun planarekin lagundu dezaketen kolaboratzaileak identifikatzen.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • ZIUR foro komun bat izango da, eta bertan zibersegurtasun plana abiarazten lagun dezaketen sektoreko enpresekin harremanetan jarri ahal izango zara.

 Teknikaria bazara:

  • Zibersegurtasun planen egikaritzan espezialistak diren taldeak ezagutuko dituzu eta haiekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Autodiagnostikoaren bidez, zer hobekuntza egin ditzakezuen jakingo duzu, gaur egungo zibersegurtasun araudietan ziurtagiriak lortzeko.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Ziurtapen proiektu bati ekiteko une egokia ote den argituko dizun ikuspegi orokorra izango duzu.
  • Zer heldutasun maila duzuen jakin ahal izango duzu, bai eta sektoreko zibersegurtasunaren arloko araudietatik oso urrun zaudeten ere.

 Teknikaria bazara:

  • Hainbat arauditako ziurtagiriak lortzen hasteko hobetu behar dituzuen puntuak ikusiko dituzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Zer araudi dagokizuen eta gaur egun zer aplikazio maila duen jakingo duzue.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Araudien egoerari buruzko txostenak eta ziurtagiriekin lotutako berriak jasoko dituzu.

 Teknikaria bazara:

  • Zibersegurtasuna kudeatzeko tresnak ezagutuko dituzu, hain zuzen, zibersegurtasunaren arloko ziurtagiriak eskuratzeko prozesuetan laguntzen dutenak.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

ZIUR gune profesional bat izango da, lagun zaitzaketen hornitzaile adituekin eta eskarmentua edo antzeko egoera duten enpresekin harremanetan jartzekoa.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Gune horretan, behar dituzuen ziurtapen zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresekin harremanetan jarri ahal izango zara. Zibersegurtasun ziurtagiriak lortu dituzten enpresekin harremanetan egongo zara.

 Teknikaria bazara:

  • ZIURen beste talde batzuekin harremanetan jarri ahal izango zara eta zalantzak, bizipenak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera izango duzu, ziurtapen prozesuetan murgilduta dauden edo horiek burututa dituzten teknikariekin.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Konfiantzazko gune bat izango duzue zuen zalantzak argitzeko, behin zalantzak argituta abiapuntua zein den jakin dezazuen.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Zure eginkizuna oinarrizkoa da. Zuzendaritzak hasierako fasean duen garrantziaz ohartuko zara.
  • Lehenengo urratsak ematen hasten jakingo duzu.
  • Oinarrizko zibersegurtasun baldintzak identifikatuko dituzu, eta RFP (zibersegurtasuneko proiektu baterako proposamen-eskaera) bati ekiteko laguntza izango duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Abiapuntua zein den jakingo duzu eta hasteko jardunbiderik egokienak zeintzuk diren jakingo duzu.
  • Zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu.
  • Zuen interes mailarentzat egokiak diren tailerretan parte hartu ahal izango duzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Enpresari laguntzea, abiapuntua zein den eta lehenengo urratsak non eta nola eman jakin dezan.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Enpresa nola dagoen jakingo duzu, benetan zer egin behar den ikusteko.
  • Egungo segurtasun maila identifikatuko duzu eta nahi duzuen heldutasun maila lortzeko hurrengo urratsak zein diren jakingo duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Argi eta garbi ikusiko duzu IT sistemen heldutasun maila.
  • Argi eta garbi ikusiko duzu OT sistemen heldutasun maila.
  • Hartu beharreko neurrien irismena eta eman beharreko hurrengo urratsak identifikatuko dituzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Sentsibilizazio jardunaldien bidez, zibersegurtasunari buruzko ohiko alderdiak eta alderdi zehatzak ezagutu ahal izango dituzue, eta lagungarri izango zaizue hura kudeatu ahal izateko.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Zibersegurtasunak enpresaren estrategian dituen onurak bateratzeko aukera emango dizu.
  • Zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatuko zara.
  • Gai bakarraren inguruko sentsibilizazio jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Zibersegurtasun industrialaren ziurgabetasunak eta IT sistemei eragin diezaieketen arazoak ezagutuko dituzu.
  • Mehatxuen eta babesteko hesien inguruan kontzientziatuko zara.
  • Gai bakarraren inguruko sentsibilizazio jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Egungo mehatxuen ikuspegi globala edukitzen. Kalitatezko informazioa izango duzu, guztiz aldakorra den zibersegurtasunaren munduari buruz.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Zibersegurtasunaren arloko gaurkotasunaren berri izango duzu.
  • Industriaren arloan dauden zibermehatxuen berri izango duzu.
  • Araudi berrien, araudietako eskakizunen, jardunbide egokien eta bestelako kudeaketa elementuen egoera ezagutuko duzu.

 Teknikaria bazara:

  • IT eta OT sistemei eragin diezaieketen mehatxuen informazio eguneratua izango duzu.
  • Merkatuak babesteko eskaintzen dituen teknologiak ezagutuko dituzu.
  • Zibersegurtasunari buruzko informazio eguneratua izango duzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Ikasteko eta praktikatzeko leku bat izango duzue, hainbat profesionalekin harremanetan egoteko aukera emango dizuena. Zuen behar eta kezka berberak dituzten profesionalekin.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Zure langileak zibersegurtasunaren arloan trebatzeko aukera izango duzu.
  • Egungo araudiak eta enpresek aurre egin beharreko etorkizuneko erronkak ezagutuko dituzu.

 Teknikaria bazara:

  • Abiapuntu ona izango da IT eta OT segurtasun sistemak hobetzen ikasteko.
  • Babesteko mekanismoak ezagutuko dituzu eta eskura dituzun teknologiak erakutsiko dizkizugu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Elkarrekin aztertuko dugu zer puntutan zaudeten eta nola hasi, proiektua modu eraginkorragoan gara dezazuen.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Zuen segurtasun neurriak aztertzeko eman behar diren lehenengo urratsak bideratzen lagunduko dizugu.
  • Lehentasunak identifikatuko dituzu.
  • Laguntza izango duzu RFP (zibersegurtasuneko proiektu baterako proposamen-eskaera) bat egiteko.

 Teknikaria bazara:

  • Segurtasun neurriak aztertzen hasteko lehenengo urratsak zehaztu ahal izango dituzu.
  • Aholkularitza izango duzu ziberseguruak diren proiektuak garatzeko.
  • Zure zalantzak argitzen lagunduko dizugu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Analisi honi esker, abiapuntua eta hobetzeko aukera gehien duten neurriak ezagutuko dituzue. Funtsezkoa da nola hasi jakiteko.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Segurtasun neurriak aztertzen hasteko beharrezkoa den ikuspegi orokorra zeureganatuko duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Segurtasun neurriak aztertzeko kontuan hartu behar diren IT eta OT kontrolen ikuspegi zentrala izango duzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

Egungo mehatxuak eta egungo neurriak aztertzeko tresnak ezagutuko dituzu.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Zibersegurtasunean gehien ustiatzen diren ahultasunak ezagutuko dituzu.
  • Lehentasunak ezartzen eta taldeak arreta benetako arazoetan jar ditzan lagunduko dizu.

 Teknikaria bazara:

  • Gehien ustiatzen diren ahultasunak eta mehatxurik handienak zeintzuk diren jakingo duzu.
  • Arriskua murrizteko dauden segurtasun neurriak eta horiek aztertzeko gehien erabiltzen diren tresnak ezagutuko dituzu.
Hitz egingo al dugu?

 Lagunduko dizu:

ZIUR foro komuna izango da, eta proiektua behar bezala garatzeko kide eta kolaboratzaileak ezagutuko dituzu.

 Kudeaketan bazabiltza:

  • Segurtasun neurrien analisiarekin lagun zaitzaketen sektoreko enpresak ezagutzeko eta haiekin hitz egiteko aukera izango duzu.

 Teknikaria bazara:

  • Segurtasun neurrien analisian espezialistak diren taldeak ezagutuko dituzu eta haiekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.
Hitz egingo al dugu?
1 - 9 erakusten 24 emaitzetatik.