Atzealdea ZIURrek SOC-OTei buruzko txosten bat argitaratu du
ZIURrek SOC-OTei buruzko txosten bat argitaratu du
Helburua da industria-enpresek SOC-OT bat ezartzeko funtsezko urratsak ezagutzea
ZIUR Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroak "SOC-OT Industria Inguruneetan" izeneko txostena argitaratu du. Txosten horren helburua da industria-enpresei ezagutaraztea beren sektorera bideratutako SOC bat izatearen abantailak eta erakunde batek haren zerbitzuak eta jarduerak hedatzeko egin behar dituen urratsak.
Txostenean azaltzen da zertan datzan SOC-OT bat, hau da, OT ingurune industrialetan zentratutako Segurtasun Eragiketetarako Zentro bat dela, eta testuinguruan jartzen da SOC espezializatu hauen sorrera. "IT eta OT eremuen arteko konexioa handitzen den heinean, OT sistemak gaur egungo SOCetan zehaztutako irismenaren barruan sartzeko beharra sortzen da", ohartarazten da dokumentuan.
Era berean, azterketa honen bidez, industria segurtasun- eta erresilientzia-arloko azken estrategiez eta gomendioez hornitu nahi da, eta, horretarako, honako hauek ere jasotzen ditu: SOC eredu ohikoenak, industria-sektorean SOC bat ezartzeko jarraitu beharreko urratsak, zer SOC-OT zerbitzu mota dauden, eta, amaitzeko, ikasitako ikasgaiak eta gomendioak.
Gomendioei dagokienez, azpimarratu du garrantzitsua dela konpainia bakoitzak bere beharren azterketa egitea SOC-OT sistemak ezarri aurretik, barnean hartu beharreko OT sistemen hautaketa barne, eta gomendatzen du inplementazioa estrategia globalarekin lerrokatzea. Era berean, konpainiako sail guztiek prozesuan parte hartzea gomendatzen du.