Atzealdea Ziurrek Gosari Teknologikoak antolatu zuen Iraurgi Berritzenekin elkarlanean
Zibersegurtasuneko mahai-inguruak Gipuzkoako enpresekin
Iraurgi Berritzen-ekin batera antolatutako "gosari Teknologikoek" eskualdeko enpresen artean zibersegurtasuneko hainbat joera aztertu zituzten. Zehazki, OT sareen segmentazioa eta phishinga jorratu ziren.
ZIUR Industria Zibersegurtasun Zentroak urtarrilean eta otsailean antolatu zituen Gosari Teknologikoak, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziaren laguntzarekin. Ekitaldi horiek balio izan zuten enpresei zibersegurtasuneko joerak ezagutarazteko, industria-sektorean OT sareen segmentazioan praktikak bateratzeko, eta "Phishing" eraso tipikoei buruz hitz egiteko, baita horrelako gertakarien aurrean legezko erantzukizunei eta prebentzio-neurriei buruz hitz egiteko ere.
Gainera, otsaileko gosarietan ZIURek martxan jarri duen "Spear Phishing" proiektua aurkeztu zen, enpresetako erabiltzaileak "Phishing" erasoen aurrean kontzientziatzeko helburuarekin. Gaur egun, eskualdeko 4 agente ari dira proiektuan parte hartzen, eta beren esperientziak partekatu ahal izan zituzten lan-saioan.
Gosari hauek amaitzean, eskualdeko 13 erakundeetako IKT arduradunek mahai-inguru batean parte hartu zuten zibersegurtasunari buruzko esperientziak partekatzeko.