Atzealdea ZIURrek eta Aspegik zibersegurtasuna hurbilduko diete Gipuzkoako emakume zuzendariei eta enpresariei
ZIURrek eta Aspegik zibersegurtasuna hurbilduko diete Gipuzkoako emakume zuzendariei eta enpresariei
Datorren irailaren 28an ZIURek (Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroa) eta Aspegik (Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkartea) emakume enpresariak eta zuzendariak sentsibilizatzera bideratutako jardunaldi bat antolatuko dute, beren negozioetan zibersegurtasunak duen eraginaz eta emakumeek esparru teknologikoetan duten zereginaz sentsibilizatzeko. Horretarako, ekitaldiak Women4CYber elkartearen laguntza izango du. Elkarte hori, ikuspegi profesionaletik emakumeak zibersegurtasunean duen zeregina sustatzeko eta ikusarazteko sortu zen.
Zibersegurtasuna behar bihurtu da era guztietako jardueretarako. ZIURetik lanean ari dira Gipuzkoako industriari arlo horretan kontrol-neurri handiagoak hartzen laguntzeko, zibersegurtasunaren sektorea bera dinamizatzeko eta, azken batean, enpresen lehiakortasunean laguntzeko.
Testuinguru horretan, ZIURek eta Aspegik lankidetza-ildo bat ireki dute Aspegiko bazkideei beren enpresak zibererasoen aurrean babesten laguntzeko. Jardunaldi horren helburua emakume enpresariak eta zuzendariak zibersegurtasunaren arloan hartu beharreko neurrien inguruan sentsibilizatzea eta prestatzea da, haien jarduera-sektorea edo negozioen dimentsioa edozein izanik ere.
Jardunaldiak hainbat hitzaldi eta mahai-inguru izango ditu, esperientziak partekatzeko eta zibersegurtasuneko oinarrizko zenbait neurri ezartzeko aholku praktikoak emateko.