Atzealdea ZIUReko zuzendariak zibersegurtasunari buruzko Noticias Taldearen webinarrean parte hartu du

2022 / 06 / 27
ZIUReko zuzendariak zibersegurtasunari buruzko Noticias Taldearen webinarrean parte hartu du

ZIUReko zuzendariak zibersegurtasunari buruzko Noticias Taldearen webinarrean parte hartu du

Koldo Peciña ZIUReko zuzendari nagusiak zibersegurtasunaren webinar batean parte hartu du

‘Zibersegurtasuna, sarean babesteko beharra’ izenburupean, Koldo Peciñak, ZIUReko zuzendariak, Noticias Taldearen ‘Gure ekonomiaren ardatzak’ webinarrean hartu zuen parte, Azucena Hernández Eurocybcarreko CEOarekin eta Salva Trujillo Ikerlaneko zibersegurtasun industrialeko saileko arduradunarekin batera. Jardunaldi horrekin zibersegurtasunak bakoitzak bere burua babesteko tresna gisa ekartzen dituen onurekin zerikusia duen guztia jakinarazi nahi izan zen.

Peciñak ziurtatu zuen esparru guztiek jasan ditzaketela zibererasoak, “etxekoek, profesionalek, industrialek edo finantzakoek”. “Konektatuta gaudenean, edozein motatako mehatxu edo erasoren biktima izateko arriskua dugu. Arrisku horiek kudeatu eta landu egin behar dira”, ZIUReko zuzendariak ziurtatu zuenez. Ildo horretan, adierazi zuenez, enpresak “oso ohituta daude makinarik onena erostera, baina ez zibersegurtasunean inbertitzera edo hori kudeatzera”, eta, beraz, bide horretan aurrera egin behar dute.

ZIUReko zuzendariak gogorarazi zuen zentroa Gipuzkoako industria-enpresekin elkarlanean ari dela, produktuak segurtasunez diseina ditzaten eta beren laborategian probatu eta testatu ditzaten. “Beren produktuak modu seguruan diseinatzeko pausoa eman behar dute, lehiakorrak izateko”, azpimarratu zuen.

Esteka honetan ikus dezakezu webinar osoa: https://www.deia.eus