Atzealdea ZIURek zibersegurtasuneko prestakuntza eskaini die GGKEei

2024 / 02 / 09
ZIURek Euskadiko GKEen koordinakundeari zuzendutako zibersegurtasunari buruzko formazio-saio bat antolatu zuen otsailaren 9an Donostiako Gizalde elkartean. Maria Penilla ZIUReko zuzendariak eskeinitako kontzientziazio jardunaldiaren helburua GKEetako langile zein boluntarioak phishing saiakera zein zibereraso bat antzematen laguntzea izan zen.

ZIURek zibersegurtasuneko prestakuntza eskaini die GGKEei

GKEtako langile eta bolountarioei azken hilabeteetan jasan izan dituzten eraso edo phishing saiakeren moduko gertaerak antzemateko balio izan zien ikastaroak

ZIURek Euskadiko GKEen koordinakundeari zuzendutako zibersegurtasunari buruzko formazio-saio bat antolatu zuen otsailaren 9an Donostiako Gizalde elkartean. Maria Penilla ZIUReko zuzendariak eskeinitako kontzientziazio jardunaldiaren helburua GKEetako langile zein boluntarioak phishing saiakera zein zibereraso bat antzematen laguntzea izan zen. 

Parte-hartzaileek interes handia azaldu zuten, azken hilabeetan hainbat gertakari, bereziki phishing saiakerak, jasan baitituzte. Maria Penilla posta-elektroniko seguru eta ez seguruen artean bereizteko erabili daitezkeen lanabesak azaldu zizkien eta, era berean, GKEa arriskuan jarri dezakeen ziber-gertakari bat saihesteko informazio kritikoaren kudeaketaren inguruan zenbait argibide eman zituen. 

Euskal Herriko GKE-ko langileek euren informazioa eta transferentziak nola babesten ikasi zuten, baita ziber-gertakari bat gertatuz gero azkar jarduteko gakoak ere.