Atzealdea ZIURek prebentzio-planen garrantzia defendatu du
ZIURek prebentzio-planen garrantzia defendatu du
ZIURek SPRIk, Basque Cybersecurity Centrek, Segurtasuneko Profesionalen Euskal Elkarteak (SAE) eta ISEA Euskadiko Segurtasun Institutuak antolatutako ‘Zibererasoak Euskadin: panorama, eragina eta konponbideak’ jardunaldian parte hartu du. Zibersegurtasuneko adituek ezagutzak eta irtenbideak partekatu zituzten, gero eta handiagoa den mehatxuari aurre egiteko.
ZIUReko zuzendari tekniko Maria Penillak, ‘Zibererasoen prebentzioa’ izeneko hitzaldiaren bitartez, bere ezagutza eta esperientzia partekatu zituen segurtasuneko aditu, gobernuko ordezkari eta sektore teknologikoko nahiz industrialeko profesionalekin.
Ildo horretan, zibersegurtasuneko adituak prebentzioa jarri zuen zibererasoen hazkundeari aurre egiteko abiapuntu gisa. Besteak beste, zibersegurtasun industrialeko zentroak Gipuzkoako enpresei arlo horretan ematen dien laguntza nabarmendu zuen: "Kontzientziazioa sustatzea da ZIURen zeregin nagusietako bat, eta, horretarako, 800 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estua du", azaldu zuen Penillak.