Atzealdea ZIURek bere laborategiaren ateak ireki ditu hacking probak egiteko

2023 / 01 / 23
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, bere zibersegurtasuneko laborategiaren ateak ireki dizkio Entelgy Innotec Security enpresari urtarrilaren 23tik otsailaren 4ra, bere hacking eta Blue Team ekipoen adituek sistemak azter ditzaten. Zehazki, sartze-probak egin dituzte (ransomware, PLC ahultasunak eta robota) eta OT probak (monitorizazio-zundak eta ingurune-ezarpena).

ZIURek bere laborategiaren ateak ireki ditu hacking probak egiteko

Entelgy Innotec Security enpresak OT laborategia erabili du zibersegurtasun industrialeko sistemak probatzeko

ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, bere zibersegurtasuneko laborategiaren ateak ireki dizkio Entelgy Innotec Security enpresari urtarrilaren 23tik otsailaren 4ra, bere hacking eta Blue Team ekipoen adituek sistemak azter ditzaten. Zehazki, sartze-probak egin dituzte (ransomware, PLC ahultasunak eta robota) eta OT probak (monitorizazio-zundak eta ingurune-ezarpena).

ZIUR laborategia zibersegurtasun-probak egiteko eta zibereraso baten eragina jasan dezaketen industria-esparruko osagaiak, sistemak, prozesuak eta teknologiak aztertzeko prestatutako azpiegitura da.

Era berean, lurraldeko sektore industrialaren zibersegurtasuna hobetzen jarraitzeko asmoz, ZIURek Gipuzkoako enpresa eta zentro teknologikoen esku jartzen du bere laborategia, hala nahi izanez gero, eskala txikiko ingurune industrial bat simulatzeko eta, proba teknologiko eta zibersegurtasun proba desberdinen bidez, dauden arriskuei buruzko hipotesi potentzialak frogatu ahal izateko.