Atzealdea ZIURek praktika egokien dekalogoa eskaini die Urola Kostako ETEei
ZIURek praktika egokien dekalogoa eskaini die Urola Kostako ETEei
ZIUR elkarteak webinar bat egin zuen Urola Kostako Mankomunitatearekin batera apirilaren 19an. Bertan, empresa baten barne-prozesuei eta barne-politikei aplikagarria zaien zibersegurtasuneko praktika egokien dekagologa partekatu zuen eskualdeko ETEekin.
Urola Kostako enpresa txikiek beren enpresaren balizko aktibo fisiko kritikoak identifikatzen ikasteko aukera izan zuten jardunaldian, eta horiek babesteko hainbat jarraibide jaso zituzten.
Bestalde, ZIURek hainbat segurtasun-mekanismo jorratu zituen, hala nola backup-ak, segurtasun-kopiak modu egokian egin eta kudeatzeko era, enpresaren sareak segmentatzearen onurak horien izaeraren arabera (IT edo OT) eta antibirusen eta firewall-en kudeaketa, besteak beste.