Atzealdea ZIURek segurtasun-araudietako azken berrikuntzak azaldu ditu

2023 / 05 / 04
ZIURek Cibcom Technologies, Siemens eta Elektra Taldeak antolatutako zibersegurtasuneko saio tekniko batean parte hartu zuen maiatzaren 4ean. Bertan, Gipuzkoako industriari eragiten dioten araudien eta estandarren azken berritasunak azaldu zituen eta, era berean, zibersegurtasun-mailari dagokionez lurraldeko enpresen egoeraren berri eman zuen ere.

ZIURek segurtasun-araudietako azken berrikuntzak azaldu ditu

ZIURek Cibcom Technologies, Siemens eta Elektra Taldeak antolatutako zibersegurtasuneko saio tekniko batean parte hartu zuen maiatzaren 4ean. Bertan, Gipuzkoako industriari eragiten dioten araudien eta estandarren azken berritasunak azaldu zituen eta, era berean, zibersegurtasun-mailari dagokionez lurraldeko enpresen egoeraren berri eman zuen ere.

"Zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzen eta kudeatzen ikasi" izenburupean, Hernaniko Orona Auditorioan egindako jardunaldian, industria digital ziberseguruaren hainbat alderdi jorratu ziren, hala nola IT/OTen konbergentzia, sareen segmentazioa, konektatutako gailuen eta OT zerbitzuen kudeaketa edo bertsio eta babeskopien kudeaketa (backups).

ZIUReko María Penillak emandako hitzaldiak hasiera eman zion jardunaldiari. Bertan, nazioarteko exijentzia maila gero eta handiagoarekin industriari eragiten dioten zibersegurtasuneko araudi eta estandarren gakoak azaldu zizkien bertaratuei.

Jardunaldiak, azkenik, bereziki azpimarratu zituen plantan zibersegurtasun industrialeko estandarrak bete eta proiektuen eskalagarritasuna eta erabilgarritasuna bermatuko dituen datu-kudeaketa proiektu bat era zuzenean aurrera eramateko gomendio orokorrak.

ZIURek Next Secure OT konferentzian parte hartu du

ZIUReko zuzendari Koldo Peciñak araudi berriek industria-sektorean edukiko duten eraginaren inguruan S21 enpresak maiatzaren 30ean Bilbon antolatutako ‘NextSecure OT’ konferentzian parte hartu zuen.

Peciña, hain zuzen ere, José Valiente Pérez CCI zentroko zuzendariak eta Idoia Aguirre Esparza Nordex Groupen ICS Team Leaderrak osatu zuten mahai-inguru baten parte izan zen. Solasaldiak OT zibersegurtasuneko erregulazio berriak jorratu zituen, hala nola IEC62443 eta NIS2.