Atzealdea ZIURek EU Cyber Resilience Act araudiaren garrantzia aztertu du
ZIURek EU Cyber Resilience Act araudiaren garrantzia aztertu du
ZIURek Europako EU Cyber Resilience Act araudiaren proposamenaren inguruan txosten bat argitaratu du, Europar Batasuneko Ziberresilientzia Legearen inguruan alegia. Araudi honen helburua kontsumitzaileak, partikularrak zein enpresak, produktu digital ez-seguruen aurrean babestea da.
Zibersegurtasuneko zentroak industria-sektorean araudi hau indarrean sartzeak eragingo dituen aldaketen azterketa egiten du dokumentu honetan, hainbat aldagai kontuan hartuta: besteak beste, gizarteak digitalizazioaren aurrerapenaren aurrean duen egoera, enpresen egungo egoera zibersegurtasunaren heldutasunari dagokionez, arau-testuingurua eta lege honen irismena.
Ildo horretan, etorkizuneko legeak Europa mailako zibersegurtasun-arauak homogeneizatuko dituela adierazten du ZIURek. Era honetan, elementu digitalak dituzten produktuen segurtasuna indartuko du, produktu digital seguruak diseinatzeko, garatzeko eta fabrikatzeko beharrezkoak diren segurtasun-baldintzak barne hartzen dituen esparru koherente bat definituz.
Era berean, Europako Ziberresilientziaren Legeak hardwarearen edo softwarearen segurtasunari buruzko informazio-fluxu gardenagoa ezarriko du, eta kontsumitzaileek zein fabrikatzaileek honen onura jasoko dute, fabrikatzaileek ere osagai digitalen kontsumitzaileak izango direlako.