Atzealdea ZIURek enpresan zibersegurtasuna bermatzeko jardunbide egokien dekalogoa azaldu du
ZIURek enpresan zibersegurtasuna bermatzeko jardunbide egokien dekalogoa azaldu du
Zentroak mahai-inguru bat antolatu zuen Azpeitian Iraurgi Berritzen-ekin batera
ZIURek, Iraurgi Berritzen-ekin batera, ‘gosari teknologikoak’ izeneko beste lan-saio bat antolatu zuen. Bertan, enpresan zibersegurtasuna bermatzeko jardunbide egokien dekalogoa azaldu zuen. Eskualdeko enpresetako ordezkariei, batez ere gerenteei eta IT arduradunei, zuzendutako bilera hilaren 14an egin zen Azpeitiko Basazabal Jauregian.
Begoña Beobide Iraurgi Berritzen-eko ordezkariak, ongietorria eman zien parte-hartzaileei, eta ZIUReko Maria Penillak eta Iker Izagirrek jardunbide egokien katalogoari heldu zioten. Dokumentuan alderdi hauek azpimarratzen dira: IT inbentarioa eta arriskuen analisia; ‘back up’ sistemak; ‘endpoint’-aren babesa; ‘firewall’ eta ‘telelana’; IT eta OT sareen segmentazioa; pasahitzak eta gailuen erabilera arduratsua; hornitzaileen urruneko sarbidea; ‘phising’-a saihesteko neurriak; erabiltzaileen prestakuntza eta, azkenik, erantzunak zibersegurtasun-gorabehera kasuetan.
Saioan, zibersegurtasunaren gakoei buruz eztabaidatzeaz gain, enpresa parte-hartzaileek beren eguneroko esperientziak eta ohiko arazoak trukatu zituzten. “Gosari teknologikoak” amaitutakoan, lan-dinamika bat egin zen, irailetik aurrera IKT arduradunen lantalde horrek landuko dituen gaiak identifikatzeko eta lehenesteko.