Atzealdea ZIUR Gipuzkoako emakume enpresarien online iruzurrei buruzko aholkularia

2023 / 03 / 02
ZIURek, ASPEGIrekin batera, Gipuzkoako emakume profesional, enpresaburu eta zuzendariei zuzendutako zibersegurtasun-saio bat burutu du eta bertan hackerrek gehien erabiltzen dituzten phishing estrategiak ezagutarazi dizkie.

ZIUR Gipuzkoako emakume enpresarien online iruzurrei buruzko aholkularia

ZIURek, ASPEGIrekin batera, Gipuzkoako emakume profesional, enpresaburu eta zuzendariei zuzendutako zibersegurtasun-saio bat burutu du eta bertan hackerrek gehien erabiltzen dituzten phishing estrategiak ezagutarazi dizkie.

Formatu mistoan (aurrez aurre eta online) eman den jardunaldiak gaur egun hain ohikoak diren erasoen aurrean lurraldeko enpresak defendatzeko gai izaten daitezen laguntzeko balio izan du. Phishing-a 2023an gehien erabiltzen den eraso-bektore bat izaten jarraituko du horren bitartez hackerrek lortzen duten arrakasta-tasa handia baita.

Hori dela eta, ZIURek eta ASPEGIk bat egin dute elkarteko profesionalei hackerrek gehien erabiltzen dituzten phishing teknikak aurkezteko. Zehazki, mezu maltzur eta zilegi den baten artean bereizteko emailak eta SMSak nola aztertu azaldu zaie, iruzurrezko webguneen adibideak erakutsi zaizkie, eta phishing-ari aurre egiteko baliabideak eman zaizkie.

Ildo horretan, horrelako erasoak detektatzeko eskura dituzten doako detekzio-tresnak aurkeztu zaizkie, eta beren erakundean zibersegurtasunari buruzko etengabeko prestakuntza-programak izatearen garrantzia adierazi zaie. Azkenik, esparru horretako esperientziak partekatu ahal izan dituzte.