Atzealdea ZIURek Donostiako EuskalHack Security Talks ekitaldian parte hartu du
ZIURek Donostiako EuskalHack Security Talks ekitaldian parte hartu du
Hitzaldiek zibereraso industrialak, IEC62443 arauak eta aplikazio-edukiontzien erabilpena izan dituzte ardatz
ZIURek hizlari gisa parte hartu du Donostian estreinekoz egin den EuskalHack Security Talks ekitaldian. EuskalHack, Euskadiko irabazi asmorik gabeko hacking etikoko lehen elkarteak antolatuta, hitzaldiek lurraldeko espezializaturiko teknikari eta informazioaren teknologietan aditu ugari bildu dituzte.
EuskalHack Security Talks ekitaldiaren 3. edizioan, EuskalHack Elkarteko hainbat adituk, ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Titanium Industrial Security zibersegurtasun industrialeko zerbitzuen enpresak eta Mondragon Unibertsitateak parte hartu dute. Bertan, ikuspegi teknikotik, zibersegurtasunaren eta informatikaren sektorearekin lotutako hainbat gai jorratu dituzte.
Era berean, Olarain Ikastetxe Nagusian garatutako hitzaldi-programan, Iker Izaguirre, ZIUR zentroko zibersegurtasuneko teknikariak parte hartu du eta Gipuzkoako industria-enpresei zuzendutako eraso-eremua eta Deception proiektuaren ondorioak erakutsi ditu. Bestalde, Álvaro Rivas, Titanium Industrial Securityko ICS segurtasuneko arkitektoak, instalazio industrial bateko segurtasun-diagnostiko bat aurkeztu du, ISA/IEC-62443 arauak oinarritzat hartuta. Azkenik, Iñaki Garitano, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Elektronika eta Informatika Saileko irakasleak eta ikertzaileak, segurtasunari erreparatuz aplikazio-edukiontziak erabiltzeak dituen onurak eta kalteak azaldu ditu.