Atzealdea ZIURek bere segurtasuna kudeatzen laguntzen die Urola Erdiko enpresei

2023 / 05 / 12
ZIURek, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntzarako agentziarekin batera, zibersegurtasun saio bat eman zuen maiatzaren 12an Azpeitiko Basazabal Jauregian eskualdeko enpresetako IT arduradunei zuzenduta.

ZIURek bere segurtasuna kudeatzen laguntzen die Urola Erdiko enpresei

ZIURek, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntzarako agentziarekin batera, zibersegurtasun saio bat eman zuen maiatzaren 12an Azpeitiko Basazabal Jauregian eskualdeko enpresetako IT arduradunei zuzenduta.

Jardunaldian, Iker Izaguirre eta María Penilla, hurrenez hurren zibersegurtasuneko teknikari eta ZIUReko zuzendari teknikoak, ZIURen araudi eta estandarren liburu zuria aurkeztu zuten, hain zuzen ere zibersegurtasun industrialeko zentroak duela gutxi lurraldeko enpresentzat garatu duen kontsultarako tresna berria.

Halaber, ZIURek bezeroaren eta hornitzailearen arteko zibersegurtasun-ziurtagirien garrantzia azpimarratu zuen, eta sektorearen eta herrialdearen arabera gehien erabiltzen diren ziurtagirien errepasoa egin zuen.