Atzealdea ZIURek azterketa forentsearen mundua ezagutzera eman die ikasleei

2022 / 12 / 26
ZIURek industrial zibersegurtasunaren inguruan formakuntza-saio bat eman zien abenduaren 12an Easo Politeknikoko LH-ko Zibersegurtasun alorreko ikasleei. Saioaren helburua azterketa-forentsean ematen diren zenbait tekniken inguruan kontzientziatzea izan zen. Teknika hauek ingurune korporatiboetan modu tradizionalean aplikatu diren arren, jada aplikatzen hasiak dira Industria- Kontroleko Sistemetan (IKS).

ZIURek azterketa forentsearen mundua ezagutzera eman die ikasleei

ZIURek industrial zibersegurtasunaren inguruan formakuntza-saio bat eman zien abenduaren 12an Easo Politeknikoko LH-ko Zibersegurtasun alorreko ikasleei. Saioaren helburua azterketa-forentsean ematen diren zenbait tekniken inguruan kontzientziatzea izan zen. Teknika hauek ingurune korporatiboetan modu tradizionalean aplikatu diren arren, jada aplikatzen hasiak dira Industria- Kontroleko Sistemetan (IKS).

Alde teorikoan, Gipuzkoako Zibersegurtasun Zentroak LHko ikasleei aurkeztu zizkien Industria-Kontroleko Sistemen inguruneetako arkitektura seguruak, bai eta Purdue eredua eta IKS inguruneetan analisi forentsea egiteko eskura zeuden tresnak ere.

Alde praktikoan, ikasleek aukera izan zuten industria-sareetako eraso-egoerak modu praktikoan aztertzeko, eta ZIURen laborategian horrelako inguruneetan azterketa forentsea egiteko. Adibide hauen bitartez, segurtasun-gertakari baten bilakaera detektatzen eta dokumentatzen ikasi zuten, bai eta arrazoiak, errudunak eta ondorioak ateratzen.