Atzealdea ZIURrek Arriskuen Kudeaketa RPA Prozesuetan gaiari buruzko txosten berria argitaratu du

2022 / 03 / 31
Kalkuluen arabera, mundu mailako erakunde handien % 90ak RPA bat bereganatu du nolabait 2022rako, eta hori konpainiek aurre egin beharreko erronkaren adierazgarri da. Azterketa hori ZIURen webgunean dago eskuragarri.

ZIURrek Arriskuen Kudeaketa RPA Prozesuetan gaiari buruzko txosten berria argitaratu du

Kalkuluen arabera, mundu mailako erakunde handien % 90ak RPA bat bereganatu du nolabait 2022rako, eta hori konpainiek aurre egin beharreko erronkaren adierazgarri da. Azterketa hori ZIURen webgunean dago eskuragarri.

ZIURren jarduera garrantzitsuenetako bat Gipuzkoako industria-sektorerako zibersegurtasun-arriskuei eta -mehatxuei buruzko analisia egitea da. Martxoan zentroak ‘Arriskuen Kudeaketa RPA Prozesuetan’ gaiari buruzko txosten garrantzitsua argitaratu du. Dagoeneko eskuragarri dago enpresentzat, eta ZIURen webgunearen bidez deskarga dezakete.

‘Arriskuen Kudeaketa RPA Prozesuetan’ izeneko txostenean, ZIURek enpresen barne-prozesu jakin batzuk digitalizazioaren erronkaren esparruan automatizatzeko joera berria azaldu du. Hala, kalkuluen arabera, mundu mailako erakunde handien % 90ak RPA bereganatuko du nolabait 2022rako, eta hori konpainiek aurre egin beharreko erronkaren adierazgarri da.

Robot Process Automation teknologia (RPA ingelesezko sigletan) zeregin errepikakorrak automatizatzeko robot-erabiltzaileak aplikatzean datzan arte edo soluzio teknologiko gisa definitzen da, horrela giza ekintza minimizatuz eta sistema anitzekiko konexioa ahalbidetuz, erabiltzaileen interakzioak simulatuz. Txosten horren bidez, ZIURek horrelako proiektuetan murgilduta dauden enpresei, edo proiektu horien merkatuan dauden joerak eta RPA bat inplementatzeko dauden teknologiak ezagutzeko asmoa dutenei lagundu nahi die.

Azterketa hori baliagarria izango zaie Gipuzkoako enpresei automatizazio mota horiei lotutako arriskuak ezagutzeko eta egoki kudeatzeko, haien proiektuak arrakastatsuak izan daitezen. Ildo horretan, analisiak arreta berezia eskaintzen die RPA proiektuekin lotutako "ziberarriskuei"; izan ere, zentrotik diotenez, “askotan ez dira aintzat hartzen”.