Atzealdea ZIURek aktiboak kudeatzeko eta babesteko tresnak aurkeztu dizkie ITko arduradunei

2024 / 03 / 21
ZIURek, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziarekin batera,

ZIURek aktiboak kudeatzeko eta babesteko tresnak aurkeztu dizkie ITko arduradunei

ZIURek, Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen agentziarekin batera, "Gure aktiboen kudeaketa eta babesa: dauden tresnak eta teknologiak" izeneko lan saioa egin zuen martxoaren 21ean Azpeitiko Basazabal Jauregian.

Industria-enpresetako IT arduradunei zuzendutako tailerrean, "Gosari Teknologikoen" ohiko lantaldeko kide diren Urola Kostako 13 adituk parte hartu zuten.

Iñaki Torrecilla ZIUReko ICS segurtasuneko arkitektoaren eskutik, merkatuan OT inguruneetako aktiboak kudeatzeko dauden hainbat teknologia azaldu ziren, baita ahuleziak eta pentesting-a identifikatzeko zein gailu mugikorrak kudeatzeko tresnak ere.

Bestalde, Fundazioko zuzendari nagusi María Penillak enpresetan phishing-a saihesteko zibersegurtasun industrialeko zentroaren proiektu berri bat aurkeztu zuen.

Enpresa parte-hartzaileek euren esperientziak, arlo horretako ezagutza, proiektuak zein jardunbide egokiak partekatu zuten solasaldi batekin eman zioten amaiera jardunaldiari.

Lan saioa, eskualdeko IT arduradunekin lankidetzan, 2023-24-rako zehaztu zen plangintzako bigarrena izan da. Datorren lan saioa, Maiatza edo Ekainean izango da eta “Zibersegurtasuna Office 365 testuinguruan: Zerbitzuak eta teknologiak” deitura izango du.