Atzealdea ZIURek Adimen Artifizialak industrian dituen onurak eta arriskuak aztertu ditu

2024 / 02 / 13
Bere Adimen Artifizialaren Erabilera OT ingurune bateko segurtasun-tresnetan izeneko txostenean, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak mekanismo eguneratuagoak izatea gomendatzen die sektoreko erakundeei, beren sistemak babesteko eta edozein prozesu kritiko geldiaraztera behartu dezakeen zibereraso bat jasatea ekiditeko.

ZIURek Adimen Artifizialak industrian dituen onurak eta arriskuak aztertu ditu

Bere Adimen Artifizialaren Erabilera OT ingurune bateko segurtasun-tresnetan izeneko txostenean, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak mekanismo eguneratuagoak izatea gomendatzen die sektoreko erakundeei, beren sistemak babesteko eta edozein prozesu kritiko geldiaraztera behartu dezakeen zibereraso bat jasatea ekiditeko.

Adimen Artifiziala industria-sistemen segurtasuna bermatzeko erabiltzeari esker, erakundeek mekanismo berriak dituzte zibergaizkileen erasoen aurrean babesteko. Hala ere, teknologia berri hori ziberkriminalek ere erabiltzen dute, eta horretaz baliatzen dira gero eta eraso konplexuago, sofistikatuago eta eraginkorragoak egiteko. 

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak ‘Adimen Artifizialaren Erabilera OT ingurune bateko segurtasun-tresnetan’ txostena argitaratu du. Bertan, beren sistemak babesteko mekanismorik eguneratuenak izatea gomendatzen zaie sektoreko erakundeei. Horrela, hornidura-kateari zuzenean eragiten dion edozein prozesu kritiko geldiaraztera behartu dezakeen zibereraso bat saihestea lortuko dute, baita produkzio-prozesua aldi baterako geldiaraztea eragin dezakeen egoera okerrenean ere. 

Horrelako tresnak txertatzeari dagokionez, ZIURek Adimen Artifizialaren erabilerari lotutako arriskuak kontrolatzeko zenbait alderdi kontuan har ditzatela eskatzen die erakunde bakoitzeko informazioaren segurtasun arduradunei. Gomendioen artean, ZIURek gomendatzen du enpresaren industria-sistema bakoitzaren babes-beharretara egokitutako tresna bat hautatzea; ekoizpenean hedatu aurretik sistema entrenatzeko baliagarria eta osoa den datu-multzo bat prestatzea; edo aldizka eraginkortasun-tasa neurtzeko inplementatutako tresna bakoitza balioztatzeko probak egitea. 

Halaber, tresna horiek aldizka eguneratzeko politika ezartzea gomendatzen du, ahultasunak zuzentzeko eta kalkulu-ereduak hobetzeko; tresnak egin dituen ekintza guztien erregistroa izatea; estandarrak eta araudiak ezagutzea, jardunbide egokiak betetzen ari direla bermatzeko; eta Adimen Artifizialean ezagutza duen eta tresnak parametrizatzeko gai den ekipo bat izatea.

Informazio gehiagorako, deskarga ezazu txostena.