Atzealdea ZIURek ADEGIk cloud inguruneei buruz antolatutako jardunaldi batean parte hartu du

2023 / 02 / 09
ZIURek ADEGIk cloud inguruneei buruz antolatutako jardunaldi batean parte hartu du

ZIURek ADEGIk cloud inguruneei buruz antolatutako jardunaldi batean parte hartu du

ZIURek, ADEGIrekin mantentzen duen elkarlanaren testuinguruan, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak antolatutako jardunaldi batetan parte hartu zuen otsailaren 9an. Bertan, Koldo Peciña, ZIUReko zuzendariak, SALTO Systems, Mondragon Unibertsitatea eta PwC España erakundeetako adituekin batera, cloud segurtasunaren arloan dauden erronka nagusiak aurkeztu zituen.

Erakunde ezberdinen cloud ingurunerako baliabideen migrazioa biziki hazi da azken urteetan. Honen ondorioz, cloud ingurunetan dauden baliabide korporatibo horiek zibereraso bat jasateko arriskua areagotu da eta horrek Cloud segurtasuna duen garrantzia nabarmentzea ekarri du, antolakuntza guztien CISO-en arreta-fokubilakatzeraino.

Koldo Peciñak industria-arloko migrazio mota horiei lotutako arriskuak behar bezala ezagutzeko eta kudeatzeko gakoak partekatu zituen. Ildo horretan, cloud inguruneetara migratzearekin lotutako arriskuak azaldu zituen, askotan egoera bakoitzean beharrezkoak diren kontrol-neurriak aintzat ez hartzearekin zerikusia dutenak, eta arrisku horiek kudeatzeko moduari buruzko jarraibideak eman zituen, baita jardunbide egokien sorta bat ere.