Atzealdea ZIURek 2023rako zibererasoei buruzko iragarpenak partekatu ditu
ZIURek 2023rako zibererasoei buruzko iragarpenak partekatu ditu
Txosten berriak hainbat gomendio eskaintzen dizkie Gipuzkoako industria-enpresei
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, “2023ko prospektiben txostena” izenburupean txosten berria argitaratu du. Txostenak, Gipuzkoako sektore industrialean ematen diren eraso ohikoenak eta helburu dituzten prozesuen inguruko iragarpenak partekatzen ditu. Dokumentuak, ZIURek abenduan joera globalei buruz kaleratu zuen joeren txostena osatzen du. Bildutako joeren artean, besteak beste, zibersegurtasuneko etorkizuneko araudiak, ikuspegi berriak eta goraka doan segurtasun informatikoko filosofiak jasotzen dira.
Zibersegurtasun zentroaren txosten berriaren arabera, 2023an ransomware eta phishing bidez egindako erasoak mantenduko dira, baina zibergaizkileek mekanismo konplexuagoak erabiliko dituzte. Gainera, eraso horien mezuen pertsonalizazio-maila handitzea espero da; izan ere, ziberdelitugileak biktima potentzialak ikertzen hasi dira, horrelako erasoek arrakasta izatearen probabilitatea handitzeko.
Egoera horren aurrean, ZIURek enpresako langileak heztea gomendatzen du, zibererasoak argi eta garbi aitor ditzaten. Era berean, segurtasun-neurri sorta bat eskaintzen die industria-erakundeei, gerta daitezkeen egoera berrietarako prest egon daitezen.