Atzealdea ZIURek zibersegurtasuneko ikasleak analisi forentsean murgildu ditu

2024 / 04 / 15
ZIURek zibersegurtasun industrialeko prestakuntza-saio bat eman zien apirilaren 15ean Easo Politeknikoa LHko zentroko zibersegurtasuneko espezialitateko ikasleei Kontrol Industrialeko Sistemetan analisi-forentsean barneratzeko helburuarekin. Era berean, robotika eta zibersegurtasun industriala ezagutzen duten profil bat bilatzen duten enpresetako langileen eskaerei aurre egiteko beharrezko prestakuntza eskaini zien.

ZIURek zibersegurtasuneko ikasleak analisi forentsean murgildu ditu

ZIURek zibersegurtasun industrialeko prestakuntza-saio bat eman zien apirilaren 15ean Easo Politeknikoa LHko zentroko zibersegurtasuneko espezialitateko ikasleei Kontrol Industrialeko Sistemetan analisi-forentsean barneratzeko helburuarekin. Era berean, robotika eta zibersegurtasun industriala ezagutzen duten profil bat bilatzen duten enpresetako langileen eskaerei aurre egiteko beharrezko prestakuntza eskaini zien.

Industria-ingurune batean forentse-azterketa bat egitea ez da lan erraza; izan ere, ziberintzidenteei buruzko ikerketa-lan horren helburuak zer gertatu den identifikatzea, enpresarentzako mehatxua nondik sartu den, nondik datorren, zein helburu zuen eta eragindako kalteak ebaluatzea dira. Gainera, zaila izaten da, garatzen den ingurune-motagatik –OT inguruneak nahiko kritikoak eta jabeak izaten dira– eta industria-planta bakoitzaren ezaugarriengatik.

Ildo horretan, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak Kontrol Industrialeko Sistemetarako eta OT gailuetarako sarrera eskaini zien LHko ikasleei, baita Kontrol Industrialeko Sistementzako mehatxu nagusien laburpena, Kontrol Industrialeko Sistemen Sareko Arkitekturako Purdue ereduaren aurkezpena, Kontrol Industrialeko Sistema sare bat sekurizatzeko ezarri beharreko neurrien errepasoa eta zibereraso baten etapak ere.

Saioari amaiera emateko, dinamika praktiko bat egin zen ZIURen zibersegurtasun industrialeko laborategian; izan ere, ZIURek eta EASO Politeknikoak 2023an hasitako lankidetza honen helburua ikasleek esperientzia murgiltzaile batean parte hartzea da, modu praktiko batean zibersegurtasuneko ezagutzan sakontzeko.