Atzealdea ZIURek, Madrilgo QA&TESTen parte hartu du Batzorde Teknikoko kide gisa

2024 / 04 / 18
ZIUR, produktu edo sistema baten bizi-zikloaren etapetan safety eta cybersecurity alderdiak txertatzeak dakartzan erronkak ezagutu ahal izateko, QA&TEST Safety and Cybersecurity Madrid nazioarteko konferentziaren 4. edizioan izan zen apirilaren 18 eta 19an. SQSk antolatutako jardunaldian, sektore eta herrialde ezberdinetako hamar bat erakundek hartu zuten parte, besteak beste, Schneider Electric, Limes Security GmbH, GMV, Intel eta Microsoft.

ZIURek, Madrilgo QA&TESTen parte hartu du Batzorde Teknikoko kide gisa

ZIUR, produktu edo sistema baten bizi-zikloaren etapetan ‘safety’ eta ‘cybersecurity’ alderdiak txertatzeak dakartzan erronkak ezagutu ahal izateko, QA&TEST Safety and Cybersecurity Madrid nazioarteko konferentziaren 4. edizioan izan zen apirilaren 18 eta 19an. SQSk antolatutako jardunaldian, sektore eta herrialde ezberdinetako hamar bat erakundek hartu zuten parte, besteak beste, Schneider Electric, Limes Security GmbH, GMV, Intel eta Microsoft.

Era berean, 2023ko edizioan hizlari gisa hitz egin ondoren, María Penilla ZIUReko zuzendari nagusiak konferentziako Nazioarteko Batzorde Teknikoko kide gisa parte hartu du oraingoan. Batzorde horren helburua aldez aurretik jasotako hitzaldi guztiak ebaluatu eta egokienak hautatzea da, joerarik garrantzitsuenak barne hartuko dituen kalitate handiko programa bat eratzeko helburuarekin.