Atzealdea ZIUR, konektatutako gailu medikoen fabrikatzaileei zuzendutako jardunaldian
ZIUR, konektatutako gailu medikoen fabrikatzaileei zuzendutako jardunaldian
ZIURek, Alias Robotics-ekin batera, industria biomedikorako gailu konektatuen fabrikazioari aplika dakiokeen segurtasun-esparruari heltzeko helburuarekin, zibersegurtasun-jardunaldi bat burutu du BIC Gipuzkoan.
María Penilla ZIUReko zuzendari teknikoak eta Unai Ayúcar Alias Robotics-eko CTO-ak industria biomedikorako gailuen fabrikazioari aplika dakizkiokeen zibersegurtasuneko araudi, estandar eta ziurtagiriak azaldu dituzte.
Zentzu horretan, Unai Ayucarrek gaur egungo egoera aurkeztu du, biomedikuntzaren eta gailu mediko konektatuen sektoreko egungo ziurtagiriei eta araudiei dagokienez. Era berean, gailu mediko konektatuen sektorean zibersegurtasun-ziurtagiria lortzeko prozesuari arrakastaz ekiteko gakoak eman ditu, eta produktu horien zibersegurtasuna hobetzeko prozesuei ikuspegi orokor batekin heltzeko moduari buruz hitz egin du.
Era berean, María Penillak sektore biomedikorako zibersegurtasun-ziurtagiri espezifikoenak aurkeztu ditu, eta Alias Robotics-ek igorritako mezua indartu du: zibersegurtasuna enpresaren, zerbitzuen eta konektatutako gailuen arriskuaren kudeaketa egokia egitean datza.
Azkenik, María Penillak, zibersegurtasunaren alorrean duten heldutasuna hobetzen laguntzeko helburuarekin, ZIURek sektoreko enpresen eskura jartzen dituen proiektuak aurkeztu ditu.