Atzealdea ZIUR izan zen ENISEren XVI. edizioan, zibersegurtasunaren sektoreko erreferentziazko topaketan

2022 / 10 / 20
ZIUR ENISEren (Informazioaren Segurtasunaren Nazioarteko Topaketa) XVI. edizioan egon zen. Topaketa hori erreferentzia da zibersegurtasunaren sektorean, eta Leongo Erakusketa Jauregian izan zen urriaren 19an eta 20an. Koldo Peciña, ZIUReko zuzendari nagusia, eta María Penilla, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko zuzendari teknikoa, Iker Izaguirre eta Ane E.-rekin batera, izan ziren ZIURen ordezkariak, sektoreko azken berrikuntza eta joerak hartu zituen nazioarteko zibersegurtasunaren ezinbesteko hitzorduan.

ZIUR, zibersegurtasunaren sektoreko erreferentziazko topaketa den ENISEren XVI. edizioan egon zen

ZIUR ENISEren (Informazioaren Segurtasunaren Nazioarteko Topaketa) XVI. edizioan egon zen. Topaketa hori erreferentzia da zibersegurtasunaren sektorean, eta Leongo Erakusketa Jauregian izan zen urriaren 19an eta 20an. Koldo Peciña, ZIUReko zuzendari nagusia, eta María Penilla, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko zuzendari teknikoa, Iker Izaguirre eta Ane E.-rekin batera, izan ziren ZIURen ordezkariak, sektoreko azken berrikuntza eta joerak hartu zituen nazioarteko zibersegurtasunaren ezinbesteko hitzorduan.

Ekitaldiaren zifrek bere magnitudea erakusten dute. Bertaratutako 80 enpresa baino gehiagok, Estatuko eta nazioarteko 75 hizlarik, 21 herrialdetako 4.000 partaide baino gehiagok (2.400 aurrez aurre eta 1.600 streaming bidez) eta 82 stand komertzial eta instituzional baino gehiagok zibersegurtasunaren hiriburu bihurtu zuten Leon bi egunez. Sektore horrek 2.000 milioi euro mugitzen ditu urtero, eta hitzordua inauguratu zuen Carme Artigas Estatu idazkariaren hitzetan, Gobernuak 156 milioi bideratuko ditu 2023an.

Hitzaldiek ikuspegi askotatik heldu zioten zibersegurtasunari, baina sektoreko enpresa eta erakunde nagusiek azpimarratu zutenez, garrantzitsua da lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egitea, zibererasoen aurkako borrokaren eraginkortasuna areagotzeko. INCIBEko (Zibersegurtasunaren Institutu Nazionala) zuzendari nagusiak, ekitaldiaren antolatzaileak, eman zien amaiera jardunaldiei, eta ideia hau azpimarratu zuen: “zibersegurtasuna funtsezkoa izango da eraldaketa digitalean”.