Atzealdea ZIURek ISA/IEC 62443 estandarra landu du ISMS Forum Euskadi foroan
ZIURek ISA/IEC 62443 estandarra landu du ISMS Forum Euskadi foroan
ISMS Forum-ek ekainaren 20an Bilbon antolatutako ISMS Forum Euskadi zibersegurtasun industrialeko foroan parte hartu zuen ZIURek. 20 hizlari baino gehiago eta segurtasun teknologikoaren arloko 160 parte-hartzaile bildu ziren Yimby aretoak hartu zuen jardunaldian eta zibersegurtasun industrialerako aurrerapen teknologiko berriek dakartzaten arriskuei eta mehatxuei buruzko hamar bat hitzaldi interesgarriz gozatu ahal izan zuten.
IEC 62443 nazioarteko arau-sortak osagaien fabrikatzaileek, sistema-integratzaileek eta ustiatzaileek izan ditzazketen segurtasun-arriskuak saihesteko oinarrizko betekizunak deskribatzen ditu. Osagaien fabrikatzaileek produktuen segurtasuna bermatu behar dute, eta makinen eta instalazioen fabrikatzaileek haien interakzio segurua ziurtatu behar dute.
ZIURek, topaketaren erakunde laguntzaile gisa, automatizazio industrialeko sistemen funtzionamendu segurua eskaini nahi duen ISA/IEC 62443 araudiaren estandarrera euskal industriaren egokitzearen inguruan hitzaldi bat eskaini zuen.
Ildo horretan, Iñaki Torrecillak, ZIUReko ICS Security Architect-ek, ISA/IEC 62443 nazioarteko araudiari dagokionez Euskadiko industria-enpresek duten betetze-mailari buruz egindako azterketaren analisia eta ondorioak aurkeztu zituen.
ZIUReko adituak bere hitzaldian adierazi zuenez, "datuak funtsezkoak dira industrian ekoizpena optimizatzeko eta eragiketak hobetzeko, informazioan oinarritutako erabakiak hartuz. Baina, gaur egun, taldeek hiperkonektibitatea behar dutenez, erakundeak zaurgarriagoak dira zibererasoak jasateko".