Atzealdea ZIURek HPE Greenlake Day Bilbo 2024an parte hartu zuen

2024 / 04 / 17
ZIURek Hewlett Packard Enterprisek apirilaren 17an San Mames estadioan antolatu zuen HPE GreenLake Day Bilbo 2024an parte harte zuen. Topaketak, berrikuntza teknologikoak izan zituen hizpide, besteak beste,  zibersegurtasuna, sareak, Intelligent Edge-a, hodei hibridoa edota Adimen Artifiziala.

ZIURek HPE Greenlake Day Bilbo 2024an parte hartu zuen

ZIURek Hewlett Packard Enterprisek apirilaren 17an San Mames estadioan antolatu zuen HPE GreenLake Day Bilbo 2024an parte harte zuen. Topaketak, berrikuntza teknologikoak izan zituen hizpide, besteak beste, zibersegurtasuna, sareak, Intelligent Edge-a, hodei hibridoa edota Adimen Artifiziala.

Jardunaldian zehar saio interaktiboak, praktikak eta eztabaida inspiratzaileak antolatu ziren, bertaratutakoek teknologia berriei buruzko esperientziak eta ikuspegiak euren artean partekatzeko helburuarekin.>

Ildo horretan, ZIURek Gipuzkoako industria-sarean betetzen duen rola balioan jartzeko helbururarekin, María Penilla, ZIUReko zuzendari nagusiak, Iñaki Eguia HPEko OT/IIoT segurtasun globaleko arkitektoarekin batera parte hartu zuen. Era berean, Penillak, ZIUReko Deception, BAS eta Spear Phishing proiektu nabarmenen emaitzak aurkeztu zituen eta Gipuzkoako industriaren zibersegurtasunaren heldutasun-egoera partekatu zuen, besteak beste.

Sektoreko adituek Mutur Adimenduna segurtasunez konektatzeko eraz edota Adimen Artifiziala eta hodei hibridoaren ereduak inplementatzeko praktika onenak azaltzeko emandako hitzaldien ondoren, networking espazio batekin amaitu zen saioa. Azken honek sektoreko profesionalen arteko harremanak bultzatu eta ideiak trukatzea izan zuen helburu.