Atzealdea ZIURen presentzia nabarmena izan da Galizian egindako CIOen 5. Nazioarteko Kongresuan
ZIURen presentzia nabarmena izan da Galizian egindako CIOen 5. nazioarteko kongresuan
Gipuzkoako zentroak zibersegurtasun industrialari buruzko mahai-inguruan parte hartu du
ZIUR Fundazioak APDk antolatutako CIOen 5. Nazioarteko Biltzarrean zilarrezko babesle gisa parte hartu du. Bi jardunaldi eduki dituen hitzorduak 800 profesional inguru elkartu ditu Santiagon, 60 adituren ikuspuntua ezagutzeko, horien artean María Penilla, ZIUReko zuzendari teknikoarena.
ZIUReko aditua ‘Aukerak eta erronkak EBko zibersegurtasun-araudi berrien aurrean’ izenburupean Europako zibersegurtasun-araudiak jorratu dituen mahai-inguruaren moderatzailea izan da. Solasaldi honetan zehar, ZIUReko María Penillak, ORBIKeko Salva Trujillok, GKN Automotiveko Adrián Portelak eta Armando Teijeirok, eta TüvIT Nord Group-eko Mª Amor Domínguezek, sektorean erreferente diren heinean, zibersegurtasunaren arloan duten ikuspegia eman dute.
Zentzu horretan, ZIUReko zuzendari teknikoak adierazi duenez, "gaur egun zibersegurtasuna bere kudeaketa-planean puntu kritiko gisa ez sartzea onartzen duen enpresarik ez dago; fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren sektorearen kasuan, are gehiago, gaiak berebiziko garrantzia hartzen du".
Solaskideek, amaitzeko, industria-sektoreari zuzendutako azken hausnarketa bat mahaigaineratu dute. Izan ere, bezeroei maila teknologiko handiko produktuen bidez konfiantza saltzen dieten neurrian, zibersegurtasuna oso gogoan eduki beharreko aldagaia dela gogorarazi diete. Are gehiago, Europan garatzen ari diren zibersegurtasuneko araudi berriak fabrikatzaileei heuren prozesu eta produktuetan oso zorrotzak izatera iritsi daitezkeen zibersegurtasun neurriak ezartzera zuzendutak daudela kontutan hartuta.