Atzealdea ZIURek ENS ziurtagiria lortu du eremu publikoko zibersegurtasun zentro gisa
ZIURek ENS ziurtagiria lortu du eremu publikoko zibersegurtasun zentro gisa
Kriptologia Zentro Nazionalak (CCN) administrazio publikoarekin erlazionatutako bitarteko elektronikoak erabiltzeari dagokionez Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak araudi berriak eskatzen dituen estandarrak betetzen dituela egiaztatu du
ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak beharrezko baldintzak gainditu ditu Zentro Kriptologiko Nazionalak (CNN) ematen duen Segurtasun Eskema Nazionalaren (ENS) ziurtagiria lortzeko. ENSren helburua administrazio publikoarekin erlazionatutako bitarteko elektronikoak erabiltzeko segurtasun-politika ezartzea da, eta informazioa behar bezala babesteko oinarrizko printzipioek eta gutxieneko baldintzek osatzen dute.
CNNk ziurtagiri horien bidez lortu nahi duen helburua da erakunde publiko guztiek sistema seguruak izatea beren eskumenak gauzatzeko, edozein dimentsiokoak izanda ere. Eta, horretarako, 2024ko maiatzaren 5eko data ezarri du administrazio publiko guztiak ENS berriarekin bat etortzeko muga gisa.
Horrela, CCNk egiaztatu du, indarrean dagoen aplikagarritasun-adierazpenaren arabera, ZIURen informazio-sistemak eta erlazionatutako zerbitzuak ikuskatu direla eta Segurtasun Eskema Nazionala (ENS) arautzen duen 2022ko Errege Dekretuaren eskakizunak betetzen dituztela. Besteak beste, ZIURek Pribatutasunaren, Segurtasunaren eta Negozioaren Jarraipenaren arloko estandarrak betetzen dituela ziurtatzen du, DBEO barne